
Dantzaldi Ibiltariko eskolak aurrera sarean
Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan...
AIKO Taldearen azken berriak eta albisteak
335 berri
14 / 28

Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan...

Inoiz plazan dantzan zabiltzala, jentea korro bat egin eta musikariak jotzen hasten direlarik norbaitek "erdizka", "pika", "zote" eta horrelakok ohikutu, eta jentea elkarrekin bat eginik aurrera eta atzera dantzan hasi, eta zeure buruari galdetu badiozu kontu honek nola funzionatzen duen, eta are gehiago, jakin mina baduzu eta ulertzeko gogoa...

Koronabirus honek sortu duen egoera berri honen erdian, eta horren ondorioz, AIKO Taldearen ohizko ekimen guztiak bertan behera gelditu direlarik, gure taldeak, tradiziozko musika eta dantzaren hedapenean lan egiten duelarik, "idantza aikorekin" ekimena martxan jartzen du, streaming bidez elkarrekin etxetik"dantzan"egiteko proposamen bat.

Egunero sarean dantzan egiteko aukera AIKO taldearekin, eta gaur larunbata, apirilak 11, gonbidatu bereziekin: Itsaso Arrieta eta Katalin Zarate https://youtu.be/Vhtb5Z-x1DU

Osasun-neurrien ondorioz, Dantzari Ibiltariko eskolak itxita geratu ziren eta AIKOren aurrez aurreko hainbat ekimen atzeratu egin ziren aldi baterako.

Gizakiak gorputza musikarekin batera mugitzen duenean sortzen da dantza.

AIKO Taldearentzat jota dantza "totala" da, oso aberatsa, dimentsio askoduna, harago begiratzeko aukera ematen duena, eta horregatik erabaki zuen honen omenezko dokumental bat egitea; halaxe sortu zen Jotamentala ikus-entzunezkoa.

Soiñu bet entzukeran berez hankak mobiduten doguzanean, kulunka egiten dogunean, edo hatzamarran puntekaz erritmoa marketan dogunean, musikea sentiduten gauz eta dantzeari ateak zabalduten.

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan.

Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da...

Irailaren 28-29an, Hotel Balneario Orduña Plazan dantza asteburu ederra izan dugu "Jotaren sistema (I)" ikastaroan parte hartu dugularik.

Ekainaren 29 eta 30ean Areatzan izan ginen Larrain dantza ikasteko aitzakiarekin.
AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840