
ETB: Bideoa: BANDtzaldia Euskal Herrian Zehar
Zatozte guztiok BANDtzaldira, Aiko taldea eta udal musika banda ezberdinekin Euskal Herria zehartuko dugulako. 'Oholtzan', ETB1en.
AIKO Taldearen azken berriak eta albisteak
18 berri · 2017
1 / 2

Zatozte guztiok BANDtzaldira, Aiko taldea eta udal musika banda ezberdinekin Euskal Herria zehartuko dugulako. 'Oholtzan', ETB1en.

Lehen urratsetik mugak gainditzeko dantzan gabiltza Aikotarrok, mapa politikoak ezartzen dizkiguten barrikadak hausten, dantza, kantua eta kultura ulertzeko modu herrikoi baten alde lanean, guztiok ditugun muga guzti hoien gainetik dantzan aske egin nahiean...

Antzokiaren programazioaren arauera, aurten Dantzaldi Ibiltariaren lehen eskola formala urriaren 19an izango dugu.

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan.

Beste ikasturte bat dantza , musika eta kantua elkarrekin partekatzeko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko. Denok dakigu dantzan eta kantuan, gure gorputzak badaki musikarekin bat egiten…

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi...

EHUko Udako Ikastaroaren hirugarren edizioa, “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin”, ekainaren 30tik uztailaren 2ra ospatuko da Areatzan (Bizkaian).

AIKO Taldeak bira hasiko du larunbat honetan, ekainaren 10ean, BANDtzaldia ikuskizunarekin. Egitarau bitxi horrek Euskal Herriko Musika Banda hoberenekin elkartuko ditu AIKOko musikariak eta dantza maisuak.

Datorren ekainaren 17an Bermeoko Dantzari-dantzazale egunera elkarrekin joateko autobusa antolatu dugu Bilbo eta Durangotik 10€ren truke.

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera… Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe.

XII. Folklore Azokaren programaren barruan, AIKO Taldeako kide den Sabin Bikandiren Eskola magistrala izango dugu dantza taldeetako txistulari, txistu irakasle eta txistulariei zuzenduta.

Aurten ere udaberrian Erromeria bat antolatu dugu Club Vasco de Camping Elkartearekin.
AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840