Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Irunek BANDtzaldiaren estreinaldia jasoko du | AIKO
Irunek BANDtzaldiaren estreinaldia jasoko du
Berriak

Irunek BANDtzaldiaren estreinaldia jasoko du

Irun Hiria Musika Banda, BANDtzaldiarekin batera erromeria antolatuko du abuztuaren 3an Urdanibia Plazan gaueko 10etan.

Irun Hiria Musika Banda, BANDtzaldiarekin batera erromeria antolatuko du abuztuaren 3an Urdanibia Plazan gaueko 10etan. Kontzertua, Garikoitz González Munduaten zuzendaritzarekin, “Irun Hiria”ko musikariak eta AIKO Taldeko musikariak eta dantzaren maisuak batuko ditu eszenatokian, 60 artista baino gehiagoko talde bat osatuz. Kontzertu horretan, Sabin Bikandik konposatutako euskal musika eta Joserra Gutierrez konpositorearen konponketekin.

Ikuskizuna Euskal Jiraren barruan dago. Antzinako euskal gizartearen ohiturak, zaletasunak eta bizitzeko modua gogorarazteko irundarrek ospatzen duten jaia da. Hainbat elkartek berreskuratu dute, eta aurten 40. urteurrena ospatuko du, abuztuaren 3an eta 4an. Horrela, herriko plazan, Bandaren musikarekin egindako dantzaldia izango da ostiral gaueko protagonista.

Musikaz gain, BANDtzaldia erromeria ere bada, AIKO taldeko dantza maisuak bertan dauden guztiei parte hartzera gonbidatuz eta dantzak gidatuz. Kontzertuan, Irungo Bandaren beteranotasunari, AIKOren, euskal dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dantza maisu taldearen, filosofia berezia gehituko zaio.

Irunen egingo den estreinaldirako aukeratutako programan Sabin Bikandik konposatutako 18 lan baino gehiago aurki ditzakegu. “Irun Hiria” bandaren musikaren batera, bertaratzen den jendeak pasodobleak, jotak, jauziak, ‘chotis’ak, polka edota ingurutxoak dantzatzen parte har dezake, besteak beste. Musika entzuten den bitartean, dantza irakasleak plazan arituko dira dantzatzen, jaia alaitzen, publikoaren parte hartzea bilatzen… AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik; beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.

Kontzertu-erromeriak, bere saio guztietan herritarren partaidetzan oinarrituta euskal dantzen hedapena sustatuz hamar urte baino gehiago daramatzan AIKOren filosofia eta dagoeneko hiru mende luzeko historia duen Irungo Bandaren beteranotasuna uztartuko ditu. Denbora tarte horretan, Agrupación Cultural Banda de Música Ciudad de Irún (hori da bere izena 1973tik), protokolozko ekitaldien parte izatetik, herriko kultur eta gizarte jardueran erabat murgiltzera pasatu da.

Gaur egun, bere egiteko nagusietakoa musika zaleak sortzea da. Hori dela eta, kontzertu didaktikoak antolatzen ditu eta jarduera berritzaile askotan hartzen du parte, BANDtzaldian, adibidez. Bokazio berriei eskainitako dedikazio horren adibidea Garikoitz González Munduate zuzendaria bera da, bandako kidea hamabi urte zituenetik. González Musikenen sartu zen UPV/EHUn Enpresa Zientzietan diplomatu ondoren, eta Orkestra Zuzendaritza Goi Titulua lortu zuen Arturo Tamayo irakaslearekin. Alcázar de San Juango, Manzanareseko eta Huelvako eta Bilboko Udal bandak zuzendu ditu, eta baita Orquesta Universitaria de Murcia izenekoa ere, mota guztietako taldeekin lankidetzan aritzeaz gain: orkestra sinfonikoak, txistulari bandak, abesbatzak, kamera taldeak…

‘BANDtzaldia’ AIKO Taldeak burututako espektakulu berria da, honetan Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin aritzen dira elkarlanean, BBK Fundazioarekin batera. AIKO Taldeko musika, bandekin, eta herritarren partaidetzarekin garatutako erromeria. Pasa den urtean estrenatu zen lehenengo aldiz Bilboko Musika Bandarekin Azkuna Zentroan; eta Gipuzkoak, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Hilabete honetatik aurrera, Portugaletek, Iruñeak, Gasteizek, Eibarrek, Barakaldok, Irunek, Estellak, Altasuak edota Zarautzek horrelako kontzertu batetaz gozatzeko aukera izango dute, AIKO Taldeko musikariekin eta honen dantza maisuekin.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa