
AIKO Taldearen proiektu berria
Aikopeko
Nor gara AIKOPEKO?
AIKOPEKO Argi Zameza (kantua eta panderoa), Aitor Furundarena (kantua eta akordeoia) eta Sabin Bikandi (danbolinteroa) elkartzen dituen proposamen berria da. Hirurok ere AIKO Taldeko kideak dira, baina oraingo honetan formatu txiki, arin eta gertuko batekin datoz.
Talde honen helburua da musika eta dantza edozein herri, auzo edo ospakizunetara eramatea, betiere AIKOren nortasunari eutsiz: dantzarako musika eta kantua, freskoa, kalitatezkoa eta publikoarekin konplizitatean egina.
AIKOPEKO-n kantua da protagonista nagusietako bat, Argiren ahotsa akordeoiarekin eta danbolinarekin uztartuta. Horrela, askatasunez eta konplexurik gabe jositako errepertorio zabala osatzen dugu: gure tradizioko jota eta dantza jauzietatik (mutxikoak) hasi eta Hego Amerikako erritmo klasikoetara iritsi arte (boleroak, tangoak, habanerak…).
AIKOPEKO-ren eskaintza jai partekatu bat da: musika, kantua eta dantza modu naturalean uztartzen dira, publikoari parte hartzera, mugitzera eta gozatzera gonbidatuz.
Gure Eskaintzak
Dantzaldiak / Erromeriak
Argi, Aitor eta Sabinek urteak daramatzate dantzarako musika sortzen eta jotzen. Hirurak berriro elkartuta, dantzarako errepertorio bereziki zabala osatu dute: jota eta porruak pandero eta kantu hutsez, edo albokarekin, dultzainarekin, txistuarekin, akordeoiarekin… eta beti kantua lagun. Polkak, txotisak, mazurkak, baltsak, ingurutxoak… Dantza jauzien lehen grabaketa integrala ere egin zuten: Urraska, CD bikoitza, DVD eta liburua; gaur egun erreferentea da dantza sektorean. "Betiko" bikote dantzak, gureganatu ditugun habanera, rantxera, bolero eta abar klasikoekin.
Dantzaldiak gidatuak izan daitezke, edo besterik gabe plazan dantzarako musika egokia eskaini. Aukeran, saioaren aurretik dantza tailer edo eskola laburra eman daiteke, oinarrizko urratsak ikasteko eta parte-hartzaileak animatzeko.
"Kostaldeko Koplak" — Kantaldi ikuskizuna
Argi Makuesa Elantxobekoa da, eta itsasoaren presentziak sakon markatu du bere kantatzeko modua. "Kostaldeko koplak" kantua sentitzeko modu bat da: gure barruan daramatzagun kantuak eta gure etxeko soinuak, batzuetan tango erritmoarekin eta besteetan pasodoble airearekin. Zaharra berritzen duen, edo beti berri den musika klasiko baten proposamena da.
Ikuskizuna neurrira egokitzen da: taberna edo pub tamainako espazioetatik hasi eta kultur etxe, antzoki eta areto handiagoetara, baita herriko plazetara ere, udako jaietan.
Dantzapoteoa / Kantubira
Norbaitek "dantzapoteoa" izena jarri zion, baina kantubira, kantaldi ibiltaria edo dantzaldi ibiltaria ere izan daiteke. Kontua da gure musika eta kantua herri giroan zehar eramatea, jai giroa sortu eta animatzeko.
Formatu akustiko hutsean egin dezakegu, edo nahi izanez gero, soinu ekipo mugikorrarekin. Tabernaz taberna dabilen trikitixa baten lana egin dezakegu, edo elektrotxaranga txiki baten antzera, baina gure estilora.
Bideoak eta argazkiak
Aikopeko promozio bideoa
Gure Kideak
AIKOPEKO Argi Zameza (kantua eta panderoa), Aitor Furundarena (kantua eta akordeoia) eta Sabin Bikandi (danbolinteroa) elkartzen dituen proposamen berria da. Hirurok ere AIKO Taldeko kideak dira.

- Panderoa
- Ahotsa
- Farrea
Argi Zameza
Elantxoben jaioa eta hasia, herri horrek sakon markatu du bere nortasuna eta ibilbide artistikoa. Musikarekiko zaletasuna familiatik datorkio. Kontserbatorioko ikasketak eta musika-irakaskuntza burututa, Aulestiko Urreagarai Herri Eskolan musika irakasle da.
Euskal Kantu txapelketetan sari ugari irabazi ditu, eta Bizkaiko koplak eta ahozko ondarea bereziki landu ditu. Azken urteotan, AIKO Taldearekin, bere kantua eta panderoa beste esparru batean garatzen ari da.

- Panderoa
- Ahotsa
- Akordeoia
Aitor Furundarena
Akordeoilari, konpositore eta musika irakaslea. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasia. Interpretazioan bi ardatz izan ditu: musika garaikidea eta musika tradizionala, eta bi alorretan grabaketa ugari egin ditu.
Konposizio eta arreglo lanetan telebista, antzerki eta zineman aritua da; eta irakasle moduan kontserbatorio eta musika eskolatan. Egun, AIKO Taldean eta AIKOPEKO proiektuan dihardu sortzaile moduan, eta Euskal Herriko hainbat musikari eta talderekin elkarlanean.

- Panderoa
- Danbolina
- Alboka
- Gaita
Sabin Bikandi
Filosofian doktorea (PhD, Londres), eta Etnomusikologian Masterra (Goldsmiths College). Musikako goi-mailako irakaslea, Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbera Musikako Ohorezko Aipamena jasoa.
1980tik hainbat taldetan eta erakundetan aritu da irakasle eta exekutatzaile gisa, tartean Musikeneko dantza tradizionaleko irakasle modura. Txistulari aldizkariaren zuzendaria izan zen (1992-1995).
Konpositore moduan, txistuaren eta musika tradizionalaren inguruko obra ugari idatzi eta egokitu ditu; eta 2015ean Max saria irabazi zuen ikuskizun baterako konposizioagatik.
Gaur egun, Bilboko Udaleko danbolinteroa eta AIKO Taldeko kidea da.
KIT / Press Kit
Material grafikoa, rider teknikoa eta dossier-a deskargatu zuzenean. Promotoreentzat eta antolatzaileentzat.
Zure ekitaldirako prest
Ekitaldi bakoitzerako prestakuntza zehatza egiten dugu. Hartu harremanetan eta zure beharretara egokitutako aurrekontua eskatu.
Kontratatu