Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Aiko Taldeak dantzan jarriko du Basque Fest | AIKO
Aiko Taldeak dantzan jarriko du Basque Fest
Berriak

Aiko Taldeak dantzan jarriko du Basque Fest

AIKO Taldeak, musika eta dantza tradizionalaren hedapenean eta zabalkuntzan lan egiten duen musikari eta dantza maisu kolektiboak bi parte hartze izango ditu aurten Basque Fest jaialdian, euskal kultura eskainiz Bilboko Aste Santua jarduerez beteko duen hitzorduan.

AIKO Taldeak, musika eta dantza tradizionalaren hedapenean eta zabalkuntzan lan egiten duen musikari eta dantza maisu kolektiboak bi parte hartze izango ditu aurten Basque Fest jaialdian, euskal kultura eskainiz Bilboko Aste Santua jarduerez beteko duen hitzorduan. AIKO Taldeak bi erromeria eskainiko ditu Bizkaiko hiriburuko beste bi leku enblematikotan, Plaza Barrian eta Artxanda mendian. Bilbotarrek eta bisitariek giro dibertigarrian eta alaian dantza eginez gozatu ahal izango dute. Horretarako behar den gauza bakarra gogoa izatea eta dantzan egitea da. Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Txus Aranburu (akordeoia) musikariek eta Patxi Laborda dantza maisuak bertaratutako guztiak alaituko dituzte, dantza egiteko musika errepertorio zabalarekin. Ez dira faltako jauziak, jotak, porruak, mazurkak, pasodobleak, balsak, tangoak, eta abar luzea.

AIKOren bi erromeriak Basque Fest jaialdiaren barruan daude. Kultura, turismo eta gastronomia arloko ekimen handi horrek tradizioa eta modernotasuna, egungo Bilboren nortasun zeinu biak, uztartuko ditu, euskal kulturaren ikuspegi zabala eskainiz Aste Santua gure Hiria ezagutzeko baliatzen duten bisitari ugariei.

Lehenengo hitzordua martxoaren 31ko, zapatuko, arratsaldean izango da, Plaza Barrian, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean. Arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo den dantzaldian, AIKO Taldeko musikariek notak jarriko dituzte eta dantza maisuek, pausoak ematera eta musikaren erritmora mugitzera ausartzen diren pertsona guztien, bertakoen edo turisten, dantza gidatuko dute. AIKO Taldeak dantza bizitzeko duen pasioak animatuko du, AIKOren ekimen guztiak bezala, erromeria mundu guztiarentzat zabalik egongo da.

Artxanda mendiak beste erromeria bat jasoko du, domekan, apirilaren 1ean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Aire librean eta Artxandako begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi bikainez gozatuz, AIKO Taldearen dantza saioak plan bikaina eskaintzen du domekarako: musika eta dantza ingurune naturalean eta ezinbesteko bisita bertaraino Artxandako funikularraren bitartez hel daitezkeen turistentzat. Gainera, Erromeria horretan, Bizkaiko Gaiteroak elkarteak ‘Lizarrako larrain dantzan’ parte hartzera animatuko du jende guztia.

Erromeriei esker, Aste Santuan Bilbora datozen bisitari ugariek euskal dantza ezagunen lehenengo pausoak ikasi ahal izango dituzte eta parte hartze aktiboa izango dute. Horren guztiaren helburua, gure kulturara hurbiltzea eta horren berri ematea da, ahalik eta modurik hoberenean: esperimentatuz.

AIKO taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean, mota guztietako jardueren bidez: interpretatuz, dantza eginez, irakatsiz, grabatuz, ikertuz… Lan horietan guztietan BBK Fundazioaren lankidetza du.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa