Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Euskal Museoa dantza tradizional ate ireki jardunaldia jasoko du igandean | AIKO
Euskal Museoa dantza tradizional ate ireki jardunaldia jasoko du igandean
Berriak

Euskal Museoa dantza tradizional ate ireki jardunaldia jasoko du igandean

Bilboko Unamuno plazako Euskal Museoak ateak irekiko ditu igandean, dantza tradizionala ikasteko eta ezagutzeko eta AIKO Taldearen, dantza egiteko estilo tradizionala sustatzen eta balioan jartzen duen musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboaren, eskutik erromeriaz gozatzeko interesa duten pertsona guztientzat.

Bilboko Unamuno plazako Euskal Museoak ateak irekiko ditu igandean, dantza tradizionala ikasteko eta ezagutzeko eta AIKO Taldearen, dantza egiteko estilo tradizionala sustatzen eta balioan jartzen duen musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboaren, eskutik erromeriaz gozatzeko interesa duten pertsona guztientzat. Igande honetako, irailaren 23ko, 10:00etatik 14:00etara, Museoaren klaustroak dantza tradizionalera hurbiltzeko beste aukera bat jasoko du, ikasketaren oinarri gisa erraztasuna eta naturaltasuna azpimarratzen dituen metodoaren bitartez.

Ate irekiko jardunaldia duela denbora gutxi inauguratu den eta erdian Mikeldi idoloa duen klaustroko espazio estalian egingo da, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bietara. Lehenengo bi orduak dantza ikastaroak hartuko ditu, eta bertan, AIKO Taldeko dantza maisuek, dantzan modu naturalean eta dibertigarrian, pixkanaka, ikastea proposatzen duen euren irakaskuntza metodo berezia erakutsiko dute. “Beroketa ariketa” horien ostean, eguerdiko 12:00etatik aurrera dantzaldi erromeria ospatuko da, Aiko taldeko Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) musikariekin, dantza maisu gisa arituko den Patxi Labordaren zuzendaritzapean.

AIKO Taldearen proposamen pedagogikoa ezagutzeko eta Bilboko Alde Zaharraren bihotzean igande goizaz gozatzeko aukera bikaina izateaz gain, Euskal Museoaren klaustroan ospatuko den ate irekiko jardunaldia DANTZALDI IBILTARIAren beste edizio baten aurkezpena eta aurrerapena ere izango da. Aikok astelehen guztietan, urritik ekainera, antolatzen duen urteroko ikastaroa da.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa