
Baztandarren biltzarrera autobusa, uztailak 21
Izena emoteko, izen-abizenak + Bilbo edo Durangon hartuko duzun autobusa + telefono mugikor zenbakia (inportantea) igorri info@aiko.eus helbidera uztailaren 18a baino lehenago.
AIKO Taldearen azken berriak eta albisteak
23 berri · 2019
2 / 2

Izena emoteko, izen-abizenak + Bilbo edo Durangon hartuko duzun autobusa + telefono mugikor zenbakia (inportantea) igorri info@aiko.eus helbidera uztailaren 18a baino lehenago.

AIKO Taldeak urteak daramatza dantzan irakasten inguru eta maila ezberdinetan.

AIKO Taldearen erronka dantzan irakastea da, eta ez horrenbeste dantzak irakastea, hau da, sulkaltzen irakatsi eta ez errezetak besterik gabe.

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera. Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe.

Ikasturte honetako esperientziarik ederrenetarikoa: Euskal Museoan egin ditugun erromeriak. Inguru zoragarrian, Bilbo zaharraren bihotzean, euskal kulturaren gordailuaren ariman, Mikeldiren inguruan dantzan...

Basque Fest jaialdia itzuli da, eta beste urte batez, AIKO Taldeak bat egingo du Bilboko Aste Santua gure kultura ahalik eta modu egokienean ezagutarazten duten jarduerez betetzen duen hitzorduarekin, Aste Santua gozatzera animatuz.

AIKO Taldea musikari eta dantza maisu kolektiboak bere ikuskizun berria aurkeztuko du igande honetan, martxoaren 24an, Nafarroako Agoitzeko Kultur Etxean.

Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak gara, bizi dugun garaiko kideak.

AIKO Taldeak, erromeriz erromeri, dantzan jarri gaitu beti... oraingoan kafe bat hartzen gozo-gozo lagun artean eserita dantzak entzuteko aukera ematen digu "Garaikideak" ikuskizunean, bueno...

Sei hilabeteko ikastaroaren prezioa 110 €koa da, eta Adunarrek 70 €ko prezio berezia izango dute. Urtarrileko eskolak doan dira, izena eman aurretik ikusi eta frogatu nahi duenarentzat.

Gonzalo Pérez Trascasa & Yesca taldea K@ntari Euskaltzaindian Hogeigarren mendeko Gaztelako tradiziozko kantuaren ikerlari eta maisu garrantzitsuenak datozkigu urtarrilean K@ntari Euskaltzaindiara, Gonzalo Pérez Trascasa eta Yesca taldeko bere kideak.
AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840