Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Aiko Taldeak dantzan jarriko du Basque Fest | AIKO
Aiko Taldeak dantzan jarriko du Basque Fest
Berriak

Aiko Taldeak dantzan jarriko du Basque Fest

Basque Fest jaialdia itzuli da, eta beste urte batez, AIKO Taldeak bat egingo du Bilboko Aste Santua gure kultura ahalik eta modu egokienean ezagutarazten duten jarduerez betetzen duen hitzorduarekin, Aste Santua gozatzera animatuz.

Basque Fest jaialdia itzuli da, eta beste urte batez, AIKO Taldeak bat egingo du Bilboko Aste Santua gure kultura ahalik eta modu egokienean ezagutarazten duten jarduerez betetzen duen hitzorduarekin, Aste Santua gozatzera animatuz. Iaz musika eta dantza tradizionalaren hedapenean behar egiten duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboak jaialdian bi parte hartze izan bazituen, aurten hiru izango ditu, erromeria biei, aurretik dantza tailer baten antolakuntza gehituko baitie. Aukera paregabea dantzaz gozatuz oinarrizko nozioak ikasi gura dituzten pertsona guztientzat zabalik egongo den klase praktikoan parte hartzeko.

AIKO Taldeak Basque Fest jaialdian izango duen partaidetza Bizkaiko hiriburuko bi leku enblematikotan gauzatuko da. Lehenengo, Plaza Barrian, zapatuan, apirilaren 20an, 17:00etan, dantza tailerra eskainiz. Bertan, Aikoko dantza maisuek parte hartzera animatuko dute jende guztia, bakoitzak aurretik dituen trebezietan edo ezagutzetan oinarrituta, musika eta dantza modu naturalean, intuitiboan eta, batez ere, dibertigarrian sentitzen ikas dezaten.

Ondoren, ikasitakoa erakusteko unea helduko da. 18:30ean, dantza tailerraren ostean, erromeria hasiko da. Bertan, Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Txus Aranburu (akordeoia) musikariek eta Patxi Laborda dantza maisuak jende guztia gozatzen jarriko dute, dantza egiteko musika errepertorio zabalarekin. Ez dira jauziak, jotak, porruak, mazurkak, pasodobleak, baltsak, tangoak, eta abar luzea faltako.

Artxandan, erromeria eta larrain dantza Bizkaiko Gaiteroekin.

Domekan ordua eta agertokia aldatuko ditugu. 12:00etatik 14:00etara, Artxanda mendiak bigarren erromeria jasoko du, eta sagardo dastaketa egongo da. Aire librean eta Artxandako begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi bikainez gozatuz, AIKO Taldearen dantza saioak plan bikaina eskaintzen du domekarako: musika eta dantza ingurune naturalean eta ezinbesteko bisita bertaraino Artxandako funikularraren bitartez hel daitezkeen turistentzat. Gainera, Erromeria horretan, Bizkaiko Gaiteroak elkarteak ‘Lizarrako larrain dantzan’ parte hartzera animatuko du jende guztia.

Erromeriei esker, Aste Santuan Bilbora datozen bisitari ugariek euskal dantza ezagunen lehenengo pausoak ikasi ahal izango dituzte eta parte hartze aktiboa izango dute. Horren guztiaren helburua, gure kulturara hurbiltzea eta horren berri ematea da, ahalik eta modurik hoberenean: esperimentatuz.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa