AIKO Taldeak dantza entzuteko ikuskizuna aurkezten du
Berriak

AIKO Taldeak dantza entzuteko ikuskizuna aurkezten du

AIKO Taldeak, erromeriz erromeri, dantzan jarri gaitu beti... oraingoan kafe bat hartzen gozo-gozo lagun artean eserita dantzak entzuteko aukera ematen digu "Garaikideak" ikuskizunean, bueno...

AIKO Taldeak, erromeriz erromeri, dantzan jarri gaitu beti... oraingoan kafe bat hartzen gozo-gozo lagun artean eserita dantzak entzuteko aukera ematen digu "Garaikideak" ikuskizunean, bueno... entzuteko eta ikusteko, AIKO Taldeko dantza maisuak ere oholtzan arituko dira dantzan musikari bere sentzua ematen eta.

Korrika kulturalerako prestaturiko ekimena da Garaikideak eta datorren igandean, otsailak 3, 18:00tan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurre estreinaldia doan ikusi eta entzutera gonbidatzen zaitu AIKOk. Lagun artean azken "ensaio orokorra" egin nahi dugu zuen eritsiak ere jasotzeko.

Dantza entzun eta ikusiz San Blasak Durangoko Plateruenan ospatzen hasteko (gero Abadiñora joateko, adibidez), zatoz Plateruenara! Anaban!

GARAIKIDEAK

Dantza entzun dezagun

Otsailak 3 igandean

  • 18:00 Plateruena Kafe Antzokian

Sarrera doan

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366