Dantza ikastaroa Adunan
Berriak

Dantza ikastaroa Adunan

Sei hilabeteko ikastaroaren prezioa 110 €koa da, eta Adunarrek 70 €ko prezio berezia izango dute. Urtarrileko eskolak doan dira, izena eman aurretik ikusi eta frogatu nahi duenarentzat.

Urtebarriarekin batera, AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak geltoki berri bat zabalduko du Adunan. Urtarriletik ekainera oinarrizko dantza ikastaro bat antolatu du bertan Adunako Udaletxearen eskutik. Asteazkenero, arratsaldeko 18:00tatik eta ordu bat eta erdiz, Elordi plazako lokalean, elkarrekin dantzan egiteko parada izango dugu, musika entzunez gure dantzak ikasteko edo/eta praktikatzeko. Ikastaroaren izen ematea AIKO Taldearen web orrialdean egin daiteke, bertan dagoen formularioa betez eta dagokion diru sartzea eginez:

https://aiko.eus/eskola/astero

Sei hilabeteko ikastaroaren prezioa 110 €koa da, eta Adunarrek 70 €ko prezio berezia izango dute.

Urtarrileko eskolak doan dira, izena eman aurretik ikusi eta frogatu nahi duenarentzat.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366