
Aiko Eskola digitala: Aurkezpena | Urriak, 5 astelehena
Ohiko urte batean, egun hauetan, gure dantza ikastaroa hasten arituko ginen.
AIKO Taldearen azken berriak eta albisteak
293 berri
10 / 25

Ohiko urte batean, egun hauetan, gure dantza ikastaroa hasten arituko ginen.

Kirol Medikuntzaren Elkarteak eta Elkargo Ofizialak, ariketa egiteko "ezinbestekotzat" jotzen dute maskara erabiltzea ariketak egiteko, eta esparru itxietan jarduera fisikoak egitea oso arriskutsua dela aldarrikatzen dute.

Gure helburua ez da dantzak irakastea, gure lanaren helburua ikasleei dantzarako baliabideak ematea, beldura kentzea eta hortik aurrera, dantzan animatzea da.

Uda bukatzear dago, ikasturte berri bat datorkigu eta berriz dantzan egiteko gogoz gaude, musikaz gozatzeko gogoz, lagunekin batera izerditan egiteko, jauzi eta mutil-dantzen urratsekin buruari bueltak emateko...

AIKO Taldea osatzen dugun musika eta dantza profesionalok, euskal dantza tradizionala eta musika sustatu eta sozializatzearen helburuarekin, 𝗔𝗜𝗞𝗢 𝗗𝗮𝗻𝘁𝘇𝗮 𝗘𝘀𝗸𝗼𝗹𝗮 sortu dugu.

Koronabirusa dala eta, 2019-2020 ikasturte hau berezia izan da: ordenagailu aurrean dantzan bukatu dugu eta buruan genituen hainbat egitasmo hankaz gora.

Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan...

Inoiz plazan dantzan zabiltzala, jentea korro bat egin eta musikariak jotzen hasten direlarik norbaitek "erdizka", "pika", "zote" eta horrelakok ohikutu, eta jentea elkarrekin bat eginik aurrera eta atzera dantzan hasi, eta zeure buruari galdetu badiozu kontu honek nola funzionatzen duen, eta are gehiago, jakin mina baduzu eta ulertzeko gogoa...

Koronabirus honek sortu duen egoera berri honen erdian, eta horren ondorioz, AIKO Taldearen ohizko ekimen guztiak bertan behera gelditu direlarik, gure taldeak, tradiziozko musika eta dantzaren hedapenean lan egiten duelarik, "idantza aikorekin" ekimena martxan jartzen du, streaming bidez elkarrekin etxetik"dantzan"egiteko proposamen bat.

Egunero sarean dantzan egiteko aukera AIKO taldearekin, eta gaur larunbata, apirilak 11, gonbidatu bereziekin: Itsaso Arrieta eta Katalin Zarate https://youtu.be/Vhtb5Z-x1DU

Osasun-neurrien ondorioz, Dantzari Ibiltariko eskolak itxita geratu ziren eta AIKOren aurrez aurreko hainbat ekimen atzeratu egin ziren aldi baterako.

Gizakiak gorputza musikarekin batera mugitzen duenean sortzen da dantza.
AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840