Esparru itxietan jarduera fisikoak
Berriak

Esparru itxietan jarduera fisikoak

Kirol Medikuntzaren Elkarteak eta Elkargo Ofizialak, ariketa egiteko "ezinbestekotzat" jotzen dute maskara erabiltzea ariketak egiteko, eta esparru itxietan jarduera fisikoak egitea oso arriskutsua dela aldarrikatzen dute.

Kirol Medikuntzaren Elkarteak eta Elkargo Ofizialak, ariketa egiteko "ezinbestekotzat" jotzen dute maskara erabiltzea ariketak egiteko, eta esparru itxietan jarduera fisikoak egitea oso arriskutsua dela aldarrikatzen dute.

Atsedenean gaudenean arnastutako eta kanporatutako airea 6-7 litrokoa da minutuko; esfortzu handia egiten dugunean, berriz, 100 edo 150 litro aireztatu daitezke, edo 200-250, ahalik eta ahaleginik handiena egiten duen kirolari baten kasuan. Esparru itxi batek ehunka litro aire jasotzen ditu ariketa egiten ari den talde bategandik (dantzariak gure kasuan), eta gero, berriz ere beraiek irentsiko dituzte arnasa hartzerakoan. Taldeko norbaitek koronabirusa badu, lagun bat edo guztiak kutsatuko ditu ziurrenik.

Banakako moduan dugun eritsi eta jokaeretatik haratago, Aiko taldeak arduratsu jokatu behar du gure ekimenek lagun askorengan eragina duelako, eta horregatik, egoera aldatzen ez den bitartean, elkarrekin aurrez aurreko ekimenik ezin dugu antolatu (eskola, ikastaro, erromeriak...).

Egoera aldatzen denean, badakizue hor izango gaituzuela beti bezala dantzan elkarrekin egiteko irrikitan. Bitartean, jarrai dezagun dantzan elkarrekin eta musika eta mugimenduaz gozatzen.

Gora dantza eta dantzazaleok!

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366