Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Dantzaldi Ibiltariko eskolak aurrera sarean
Berriak

Dantzaldi Ibiltariko eskolak aurrera sarean

Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan...

Kaixo ikasle eta dantzakideok

Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan... Dantza gure biziaren partetxo bat dela esan dezakegu eta gustora eta pozik lagun artean egiten dugun zerbait.

Koronabirus honek ekarri digun egoera berriaren aurrean idantza aikorekin plataforma sortu dugu Dantzaldi Ibiltariaren ekimenekin nola edo hala sarean, online jarraitzeko. Honen inguruko informazioa emailez, web orrialdean, facebooken eta whatsapp bidez ere igorri dizuegu.

idantza aikorekin esperientzia oso interesgarria suertatzen ari da eta lagun arteko harreman zuzena falta bazaigu ere, bestalde, lagun berriak ere egin ditugu sarean (Milanetik, Buenos Airesera) eta Sabin Bikandirekin orain arte eskola eta ikastaroetan landu ez ditugun hainbat arlo eta kontu lantzeko aukera ere izan dugu. Gu oso pozik gaude.

Hilabete luzez, dantza eskolak egunero emanez ekin diogu YouTube bidez, eta apirilaren 20an hasita, aste santuko eskola oporrak bukatzen direlarik eta gutariko askok lanari ekin beharko diogunez, gure ohizko eskaintzara bueltatu eta maiztasun "normalera" bueltatzen gara: "Oinarrizko dantza ikastaroa" astelhenetan eta "Dantzagunea" ostegunetan, 90 minutuko saio bana astero, 18:30-20:00.

*Eskola sesio bakoitza aste betez gutxienez sarean grabatuta eta ikusgai izango duzue, horrela, komeni zaizuen ordutegian ikusi/erabili ahal izateko.

DANTZAGUNEA

2020-06-18, OSTEGUNA, 18:30-20:00

https://youtu.be/6tlCajur5WI

OINARRIZKO DANTZA IKASTAROA

2020-06-15, ASTELEHENA, 18:30-20:00

https://youtu.be/SVyRkWchfBc

DANTZAGUNEA

2020-06-11, OSTEGUNA, 18:30-20:00

https://youtu.be/BnYEhytrEoY

OINARRIZKO DANTZA IKASTAROA

2020-06-08, ASTELEHENA, 18:30-20:00

https://youtu.be/7UqSfDG344A

DANTZAGUNEA

2020-06-04, OSTEGUNA, 18:30-20:00

https://youtu.be/MebPg3mvz4g

Guzti honen inguruko informazioa puntualki web orrialdean eta facebooken izango duzue.

Eskerrikasko hor jarraitzearren, eta jarraitu dezagun dantzan elkarrekin.

AIKO Taldea

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Dantzaldi Ibiltariko eskolak aurrera sarean | AIKO