Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Danbolin Masterklasa AUZOENEAN (Iruñea) urriak 28-29 Aikorekin | AIKO
Danbolin Masterklasa AUZOENEAN (Iruñea) urriak 28-29 Aikorekin
Berriak

Danbolin Masterklasa AUZOENEAN (Iruñea) urriak 28-29 Aikorekin

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan.

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan.

Neu txuntxuneroa naiz, eta izenarekin, musika ulertu, egiteko eta batez ere jotzeko modu bat aldarrikatu nahi dut. Hiru zuloko gure flautarekin birtuosismo maila handia lortu dugu. Tresna bera ere, txistua, azken 150 urteetan aldatuz eta egokituz joan da eta ez gutxi.

Bertako egurrekin egiteari utzi eta afrikako ebanoa erabiltzen hasi ginen aspaldi, eta txistua, aurretik ezpelez, gereziz edo intxaurrez egiten zena, beltza bihurtu zen! Gero plastiko eta material ezberdinak erabili ditugu, metakrilatoa, altzairua, zilarra... afinazio sistema ezberdinak, txistu artikulatuak, silbotea, tonu ezberdinetan...

txistua erabat aldatu dugu! Eta bitartean, gure danbolina, oinarrian, erdiaroan zuen itxura eta egiturarekin mantendu dugu. Txistulari gehienok, ikasle gazteak ere sarritan, txistu bat baino gehiago izaten dute etxean eta beti berrikuntzei so azken modeloa lortzeko. Eta danbolina, alderantziz, bakarra eta edonolakoa gehienetan, baztar batean abandonaturik...

danbolin gixajoa...

Elkarrekin izango garen tartean, batez ere, nere danbolinarekiko ezagupena eta maitasuna partekatzen saiatuko naiz, nere eskarmentua. Arlo teknikoa landuko dugu: musika tresna egokia ezagutzen eta erabiltzen, eskuaren eta gorputzaren jarrera, soinuaren kalitatea, erredoble bikoitz eta hirukoitza, dinamika, azentoak, irakasbideak, ariketa teknikoak, e.a. Eta bestalde, arlo musikal edo erritmikoa, melodiarekin bat nola egin ostinato ezberdinak landuz, eta inportanteena, dantzarekin bat nola egin eta dantzen egiturak ulertu eta landuz.

Azken batean, tristulari edo txistularri izan beharrean, txuntxunero zoriontsua izateko ate bat irekitzea da nire helburua.

Sabin Bikandi Belandia (Galdakao 1965)

Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edo/ta jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikusikizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldeko kidea.

Danbolin masterklasa 

AUZOENEAN
Aldapa Kalea 3-5 (iruñea)

Urriak 28 eta 29an

Sei orduko eskolak izango dira: hiru urriaren 28an larunbata (17:00-20:00) eta hiru 29an igande goizean (10:30-13:30)

Irakaslea:

AIKO taldeko Sabin Bikandi

Prezioa 40€ bertan ordaintzeko

Apuntatzeko izena + telefonoa bidali

etxesaga@hotmail.com helbidera

edo telefonoz:

617 387 727 (Xabier)

    IRUÑA TALDEA 45. URTEURRENA 1972-2017

    Partekatu

    Erlazionatutakoak

    Beste berriak

    1-2-3 Oinarrian, Sakontzen, Victoria Eugenia Antzokian

    1-2-3 Oinarrian, Sakontzen, Victoria Eugenia Antzokian

    Hiru puntuko urratsetan oinarritzen diren dantzen pultsua eta fraseoa ulertzea eta praktikatzea: eskotixak, kontraiantzak, baltsak, mazurkak, fandangoak…

    Irakurri
    Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

    Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

    Dantza jauziak gure inguruan hedatuz joan dira, eta gaur egun, erromeri gehienetan bere tokia dute. AIKO Taldeak urteetako eskarmentutik abiatuta dantza jauzien ezagutza partekatzera dator.

    Irakurri
    Harremana

    Kontaktua

    AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

    Elkartea + Eskola

    Uxue Zarate

    634 423 539
    Aiko Taldea

    Sabin Bikandi

    690 622 511
    Aikopeko

    Argi Zameza

    646 277 366
    LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

    LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

    Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

    Irakurri
    aiko@aiko.eus
    Kontaktu formularioa