Eta azkenean Bermeora goaz!
Berriak

Eta azkenean Bermeora goaz!

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera… Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe.

DANTZARI - DANTZAZALE EGUNA BERMEON / EKAINAK, 17 LARUNBATA

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera… Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, egin dugu urte batez Durangon, bestean Urkiolan, Urbian… eta oraingoan kostaldera goaz… azkenean Bermeora! Berton, itsasora begira, eguerdi aldean kalez kale dantzan egin, Kafe Antzokian bazkaldu, kantatu eta batez ere DANTZAN! Ah! Eta ez zaigu Aiko denda faltako kamiseta berriren bat edo erosteko!

DANTZARI EGUNA / BAZKARI-DANTZALDIA BERMEON

  • 13:00 Sokadantza Goiko Plazan eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.
  • 14:30 Txakoli gonbitea Bermeoko Kafe Antzokian
  • 15:00 Bazkaria
  • 17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin
  • 20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.
  • 22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

BAZKARIA Bermeoko Kafe Antzokian:

20€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

BBK 2095 0233 10 9109943783

PLAZA MUGATUAK!

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366