Dantzaldi Ibiltariaren aurkezpena Victoria Eugenian
Berriak

Dantzaldi Ibiltariaren aurkezpena Victoria Eugenian

Urriaren 10ean, osteguna, Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoan (LINK) Dantzaldi Ibiltariaren beste ikasturte bat hastera goaz elkarrekin Donostian, eta batez ere ikasle berrientzat, saio berezia prestatu dugu aurkezpen modura gure dantzatzeko proposamena ezagutzeko, ikusteko, entzuteko, frogatzeko…

Donostiako Dantzaldi Ibiltariaren aurkezpena

Urriaren 10ean, osteguna, Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoan (LINK)

  • 18:30 Oinarrizko dantza ikastaroa
  • 20:00 Dantzagunea

Dantzaldi Ibiltariaren beste ikasturte bat hastera goaz elkarrekin Donostian, eta batez ere ikasle berrientzat, saio berezia prestatu dugu aurkezpen modura gure dantzatzeko proposamena ezagutzeko, ikusteko, entzuteko, frogatzeko… Eta ez hori bakarrik, urrian eman behar ditugun eskoletara ere doan etorri zaitezke izena eman aurretik.

Berria bazara zatoz 18:30tan oinarrizko dantza ikastaroaren gorabeherak jakiteko: zer landuko dugun, nola, eskolen dinamika, helburuak, errepertorioa, musika… Eta dagoeneko Dantzaldi Ibiltariko partaide bazara, 20:00tan gure ikasturteko lehen dantzaldi-eskola-dantzagunea, oporretatik bueltazeko modu egokiena…

Badakizu, urriaren 10ean, eta ezin baduzu 17an, eta ezin baduzu 24ean, eta ezin baduzu…

Aiko taldea, zure dantza bidaidea

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366