ARRATIAKO JAZZA / FOXETIK SWINGERA
Berriak

ARRATIAKO JAZZA / FOXETIK SWINGERA

Gure aitona-amonek foxa dantzatzen zuten. Bikotean dantzatzeko tradizio horretatik abiatuta, swingaren mundura hurbilduko gara Naiara eta Alexen eskutik.

Datak: 2026ko azaroaren 21 eta 22an

Kokapena: Areatza, Arratia / Bizkaia

Prezioa: 60€ | 18-30 urte: DEBALDE

Gure aitita, estatu batuetako Idahon egon zen artzai lanetan XX. mende hasieran, eta bere moduan beste euskaldun asko joan ziren Ameriketara, eta bertotik bueltan, hainbat kontu ekarri zituzten eta bitartean musika eta dantzakerak ere. Gure erromerietan aspalditik jazz familiaren barruan dagoen foxa dantzatzen dugu, eta "gurea" egin dugun beste erritmo eta dantzakera bat da. Fox ezagun bat aipatzearren Kaxianoren "Itsasontzi baten" aipatuko genuke.
Jazzaren barruan, eta foxaren bidetik, beste dantzakera batzuk garatu dira, eta azken urteotan gure inguruan ere ikusten ditugu swing, lindy hop, balboa, eta beste proposamen ugari. AIKOn jakin miña ez zaigu falta, eta Alex eta Naiara dantza maisuen eskutik Dantza Asteburu bat proposatzera gatozkizue Areatzan, ezagutzen dugun Eskolako areto ederrean, eta berton asteburua pasatu nahi duenarentzat, Areatza Bainuetxe Hotelak, berri ere, eskeintza berezi bat prestatu digu.
LARUNBATA 21
17:00-20:00 dantza ikastaroa Areatzako Herri Eskolan
22:30 afalondoko dantzaldia
IGANDEA 22

10:00-13:00 dantza ikastaroa Areatzako Herri Eskolan

*OHARRA: ordutegi guztiak "pokomasomenosekoak" dira, eta egitarauan ere, azken orduko aldaketaren bat egon daiteke.

NOLA IZENA EMAN

Plaza mugatuak dira eta ikastaroan parte hartzeko matrikula 60€ da.

18 eta 30 urte bitarteko gazteek DEBALDE izango dute matrikula, doan, musutruk, kittorik.

Parte hartzeko online, https://aiko.eus/ helbidean izena eman eta ordaindu behar da:

https://aiko.eus/izen-eman/0cc7b864-c413-4278-b912-6e681030aa10

PLAZA MUGATUAK!!

OSTATU ESKEINTZA BEREZIA AREATZA BAINUETXEAN

Areatza hotel-bainuetxeak egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza asteburuan izena ematen dutenentzat, besteak beste:

  • azaroaren 21ean (larunbata) afaria
  • logela bikoitzean lo egitea azaroaren 21eko gauean
  • azaroaren 22an (igandea) gosaria eta bazkaria
  • 60 minutuko zirkuitu termal bat bainuetxean

Logela bikoitza 214,80€ BEZ barne (107,40€ lagun bakoitzeko)

Banakako gela 154,90€ BEZ barne

Gela hirukoitzak erabilgarritasunaren arabera mugatuak daude. Galdetu hotelean bertan.

Ostatuan izena emateko eta gela hartzeko:

AREATZA BAINUETXEA 

telefonoa: 946 57 27 05

https://maps.app.goo.gl/YN4QdZapFGX9aBXi7

Calle Askatasuna, 50 Bis Areatza

https://www.hotelbalnearioareatza.com/

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366