Astero
Asteko klaseak ikasturte osoan zehar. Prestakuntza egonkorra, lagunartea eta dantzan gozatzeko gunea.
Non: Gasteiz, Bilbo, Durango, Sopela eta Galdakao

Gasteiz
Armentia Ikastola
Asteartea18:00–19:30

Bilbo
Euskal Museoa
Astelehena18:00–21:00

Durango
San Jose Jesuitak Ikastetxea
Asteartea18:00–21:00

Sopela
Sopelako Institutua (Iberre)
Asteazkena18:00–21:00

Galdakao
Urretako Kiroldegia
Asteazkena18:00–21:00
Doan · 18–30 urteGazte Eskola
Euskal Museoa, Bilbo
Asteartea18:00–21:00
Zer da Astero?
ASTERO prestakuntza egonkorrerako gure eskaintza da. Ikastaro egonkorrak, normalean, urritik ekainera bitartean egiten dira, maila bakoitzean astean 90 minutuko saioetan.
Gure esperientziatik abiatuta, asteko saio erregular batek dantzarako zaletasuna sendotzeko eta erakunde batean dantzaren inguruko giroa animatzeko balio handia du.
Guretzat, klase bakoitza erromeria txiki bat da: ikasteko gunea, baina baita elkarrekin dantzatzeko, mugitzeko eta ondo pasatzeko espazioa ere.
Galdakao eta Sopelan, udaletxeak kudeatzen dituzte dantza eskolak, AIKO Taldeko irakasleak eta AIKO Taldearen metodologia baina udaletxeak antolatzen ditu eskolak, izen emateak, etabar.
Oinarrizkoa eta Hobekuntza
Oinarrizkoa
Hasiberrientzat
Zerotik hasita. Mundu guztiarentzat pentsatutako sarrera da. Giza mugimenduaren eta musikaren arteko harremanaren oinarriak ulertu, eta edozein erromeriatan gozatzeko behar diren oinarrizko trebetasunak lantzeko.
Hobekuntza
Oinarria dutenentzat
Oinarrizko ezagutzak dituztenentzat: dantza jauzi edo muxikoen urratsak dakitenentzat. Teknika hobetzeko gunea, dantza egiturak ulertu, errepertorioa zabaldu, eta batez ere lagun artean praktikatzeko aukera: asteroko dantzaldia!
Ordutegia toki bakoitzean da desberdina. Sartu zure hirian ikusteko.
Kontaktua
AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840