Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Dantza ikastaroa astelehen guztietan, urritik ekainera Euskal Museoan | AIKO
Dantza ikastaroa astelehen guztietan, urritik ekainera Euskal Museoan
Berriak

Dantza ikastaroa astelehen guztietan, urritik ekainera Euskal Museoan

AIKO Taldeak lankidetza akordioa lortu du euskal kulturarako enblematikoa den erakundearekin, Euskal Herriko etnografia eta historia bilduma garrantzitsuenetako bat eta aldi baterako zenbait erakusketa jasotzen dituen Euskal Museoarekin, hain zuzen ere.

AIKO Taldeak lankidetza akordioa lortu du euskal kulturarako enblematikoa den erakundearekin, Euskal Herriko etnografia eta historia bilduma garrantzitsuenetako bat eta aldi baterako zenbait erakusketa jasotzen dituen Euskal Museoarekin, hain zuzen ere. XVII. mendeko ikastetxe zaharreko klaustroa izango da ikasturte honetan DANTZALDI IBILTARIAren egoitza nagusia. Horrek guztiak indartu eta finkatu egiten du aurten hamaikagarren ediziora heldu den dantza tradizionalaren hedapenerako ekimena. Ekimenak BBK Fundazioaren laguntza du hasieratik. Egitasmoa, Bilbon sustatzeaz gain, Donostian (Victoria Eugenia Antzokia), Durangon (Plateruena Kafe Antzokia), Galdakaon, Gernikan eta Markina-Xemeinen ere sustatzen da.

Horrela, eta urriaren 1etik aurrera, Euskal Museoaren klaustroak hastapen mailako klaseak jasoko ditu astelehen guztietan 18:00etatik 19:30era eta maila aurreratukoak 19:30etik 21:00etara. Sabin Bikandi (Galdakao, 1965) musika eta dantza maisua izango da ikastaroa emango duena. Donostiako Kontserbatorioko goi-mailaren amaierako ohorezko saria eta Bilboko Kontserbatorioko ohorezko aipamena ganbera-musikan. Joxe Inazio Ansorenaren ikaslea; 1995ean Londresera joan zen graduatuondoko ikasketak amaitzera Sandrini Fundazioaren beka batekin. 1996an Etnomusikologiako Masterra amaitu zuen Goldsmiths’ Collegen. 2000n Doktore egin zen Filosofian Londresko Unibertsitatean, Berrizko (Bizkaia) danbolinteroa izan zen Alejandro Aldekoari buruzko doktoretza-tesiarekin, John Baily Doktorearen zuzendaritzapean. Irakasle aritu izan da zenbait ikastetxe, institutu, musika-eskola, kontserbatorio eta abarretan. Azken urteotan dantza tradizionaleko musika jotzen eta inprobisazioan espezializatu da. Estilo eta genero guztietako konposizioak eta moldaketak egin ditu. Max Saria 2015.

Partehartzaile bakoitzak bere mailarekin bat datorren taldean izena emateko aukera izango du. Honela, lehenengo pausoak eman nahi dituzten zaletuek Oinarrizko Dantza Ikastaroetan (dantza tradizionalean hasteko ikastaroetan) parte har dezakete. Bertan, dibertimendua xede duen ikasketa-prozesu xume baten bidez, AIKOk dantza tradizionalaren errepertorio-aukerak irakatsiko dizkiete ikasleei. Saio horietan, dantzarekin batera, gorputz-koordinazioa eta koordinazio erritmiko-musikala hobetzeko jarduerak lantzen dira, soka-dantza, jota, porrua, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantza, kontrapasa eta abar uztartzen dituen dantza-errepertorio aberatsari aplikatuta. Oinarrizko ezagutzak dituztenei, AIKOk zaletasuna maila bereko dantzazaleekin partekatzeko aukera eskaintzen die ‘Dantzaguneak’ deritzen dantza egiteko esparruetan, dantza-irakasle baten gidaritzapean errepertorioa praktikatu eta aberas dezaten.

Erromeriak, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatetan

Ikasketarekin batera, Euskal Museoaren klaustroak interesatuta dauden guztientzat zabalik egongo diren erromerietan aritzeko eta gozatzeko aukera eskainiko du. Hilabete bakoitzeko bigarren larunbatetan egingo dira, urritik maiatzera, 19:00an, eta azkena ekainaren 9an, igandea 12:00tan. Ekimen horren bitartez, AIKO Taldeak turistak eta Museoaren bisitariak ere erakarri gura ditu, euskal kulturaren erakusketa batean parte hartzeko aukera eskainiz.

Inskripzioak – Dantza Ikastaroa:

(urritik-ekainera astelehenetan Euskal Museoan):

https://aiko.eus/eskola/astero edo 634 423 539

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa