Xabier Berasaluze "Leturia" k@ntari Euskaltzaindian
Berriak

Xabier Berasaluze "Leturia" k@ntari Euskaltzaindian

Xabier Berasaluze "Leturia". 1954an Billabonako Leturia baserrian jaio zen. Hiru urterekin pianoa eta solfeoa ikasten hasi zen.

Xabier Berasaluze "Leturia". 1954an Billabonako Leturia baserrian jaio zen. Hiru urterekin pianoa eta solfeoa ikasten hasi zen. 1984az geroztik Joseba Tapia trikitilariarekin jotzen du Tapia eta Leturia musika taldean, eta Josebarekin batera, belaunaldi trikitizale oso baten erritmoa eta ahotsa ere bada, grabaketa, kontzertu eta erromerietan. 2016an, Kutxabankeko lanpostutik erretiroa hartu eta gero, Korrontzi taldearekin ere jotzen du. Esku artean liburu berria du eta gauza asko kontatzeko eta kantatzeko.

Urriaren 26an 19:00tan Bilboko Plaza Berriako Euskaltzaindiaren aretoan berarekin tarte eder bat partekatzeko aukera dugu emango duen tailerrean.

Izena emateko

20€ aretoaren sarreran ordaintzeko + Zuen izen abizenak, telefono mugikor zenbakia eta "Leturia k@ntari" jarriz mezu bat agindu info@aiko.eus helbide elektronikora, edo SMS edo Whatsapp bidez 634 423 539 telefonora.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366