URRASKA INTERNETEN
Berriak

URRASKA INTERNETEN

URRASKA Dantza jauziak Sagasetaren bidetik. A New Interpretation of the Jauziak Dances Collected by Sagaseta.

URRASKA Dantza jauziak Sagasetaren bidetik. A New Interpretation of the Jauziak Dances Collected by Sagaseta.

Dantza tradizionalaren ikasle eta zaletuentzat “testu liburu” erabilgarria izateko asmoz, aspaldi Aiko taldeak ekoiztutako lan pedagogiko-didaktikoa da Urraska. Nevadako Unibertsitateko Eusko Ikaskuntzen Zentroak argitaratutako lana denez edizioa elebiduna da, euskara-ingelesa, eta hainbat osagai ditu: liburua, 2 Cd, DVDa (bideo eta datuekin) eta poltsiko-liburua jauzien urratsekin. Dantza-eskoletan eta erromerietan ezinbestekoa bihurtu den errepertorioaren atal bat osatzen duten Jauziak edo sauts-basques-ei eskainitako lan monografikoa dugu hau. Agortuta dagoenez, Aiko taldea web bertsio bat osotzen ari da Urraskaren edukiak guztien eskura jartzeko asmoz gure web orrialdean:

https://aiko.eus/edukiak/diskografia/urraska

Dagoeneko honako atal hauek aurkitu ditzakezue berton:

  • Partiturak: A4 tamainan eta PDF formatoan.
  • Liburua: Aiko taldearen interpretazio-proposamena zehazten da ekarpen teoriko batzuekin + dantzen egitura koreografikoa kontuan hartuz dantzen transkripzio berri bat jauziak hobeto interpretatzeko.
  • Bideoak: DVDan dauden,balio dokumental eta etnografiko handia duten dantza jauzien grabaketa zaharrak. Astero-astero bideo bat igotzeko asmoa dugu. Dagoeneko lehena ikusgai duzue.
  • Jauziak markatuta: Miguel Angel Sagasetaren eskutik heldu zaizkigun jauzi tradizional guztien eta Bralearen grabaketa urratsak markaturiko bertsioan (laster urratsik gabekoa ere etorriko da).
  • Urrastegia: guzti honen osagarri, "Urrastegia" izena duen poltsiko-liburua jauzien pausuekin.
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366