Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Udaberriko dantzaldiak Bilbon | AIKO
Udaberriko dantzaldiak Bilbon
Berriak

Udaberriko dantzaldiak Bilbon

Udaberrian Bilboko Bizkaia Aretoan AIKO Taldearen erromeriak ospatuko dira.

Udaberrian Bilboko Bizkaia Aretoan AIKO Taldearen erromeriak ospatuko dira. UPV/EHU eta Kulturbasquen lankidetzarekin, lehen erromeria ostirala martxoaren 21ean ospatuko da arratsaldeko zazpietan eta publiko ororentzat zabalik izango da.

Aurten udaberria ostiralarekin hasten da, neguko lozorroa atzean utzi,  berpiztu, etxetik irten eta mugitzeko egun aproposa. Izan ere AIKO Taldea musika eta dantza maisuz osatzen den kultur taldeak, ez du beste egun batera arte itxaron nahi urte sasoiaren aldaketaz gozatzeko. 21eko ostiralean bertan, arratsaldez, `Udaberriko Dantzaldiak´ egitasmoaren lehen erromeria ospatuko du, zuzeneko musikaz, publiko orori zabalik dauden erromeriak, udaberrian Bizkaiko hiriburuan primerako erromeriak ospatzeko galazko azpiegitura baten, Abandoibarrako UPV/EHUko Bizakia Aretoan, Iberdrolako dorrearen ondoan, AIKO Taldeak Kulturbasqueren lankidetzan antolaturik. Erromeriak ostiral guztietan arratsaldeko zazpietan ospatuko dira, lehena 21ean, eta apirilaren 4an eta maiatzaren 16an besteak.

‘Udaberriko Dantzaldiak’ programak, dantzarako espazio berriak sortzeko eta euskal doinu eta herri dantzak modu berezi eta ahalik eta parte hartze jendetsuenarekin partekatu eta gozatu ahal izateko taldeko filosofiarekin bat egiten du.  Horrela, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik,  Bizkaiko Campuseko Kulturbasque kultur jardueren barruan,   geroz eta jende gehiagok naturaltasun osoz musika eta dantza tradizionala gozatu ahal izateko AIKO Taldeak Bizkaiko hiriburura proposamen dibertigarria dakar, beti egin den moduaren ildotik. Bizkaia Aretoak interesa duen orori ateak zabaltzen dizkio dantzarekin gozatzeko, metodologia egokia jarraituz eta Bilbo erdigunean bertan luxuzko kokagune honetan.

‘Udaberriko Dantzaldiak’ publiko orori zabalik daude, gaitasuna eta ezagutza kontutan hartu gabe. Erromerietan AIKO Taldeko musika eta dantza maisuek ematen diete laguntza lehen aldiz parte hartzen dutenei eta era honetan, berehala jasotzen dute oinarrizko trebetasuna, dantzazaleekin, gutxi gora behera adituak direnekin, dantza tradizionala partekatu eta gozatu ahal izateko. Ekimen hau egiteko moduaren birsormen bat da; jatorrietara joatea, erraztasunera eta naturaltasunera itzultzea antzinako herri ospakizunetan dantzatzen zen modura, mundu osoak parte hartzen zuela, bakoitzaren trebetasunari begiratu barik.

‘Udaberriko Dantzaldiak’  erromerietan parte hartzen dutenek AIKO Taldearen errepertorio zabalaz gozatzeko aukera izango dute, musika tradizionalari haize berriak eman dizkieten diskoetako doinu ezberdinen sailkapen zabala.   Musika garaikideko konposizio berriak dira dantza estilo tradizionalerako, eta Bizkaia Aretora hurbiltzen direnek, euren trebezia erakusteko aukera izango dute ekimen dibertigarri honekin, herrietako erromeria tradizionalaren giroa biziz. Kasu honetan leku berezia, non AIKO Taldeak jauziak, soka-dantza, jotak, porruak, valsak, mazurkak, txotisak, pasodobleak, polkak, kontradantzak, etab. dantzatzera animatzen zaituzte.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa