Edukira joan
Sartu
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • AIKO Eskola
  • Agenda
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Izena eman

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Thierry Biscary Mendibilen apirilaren 13an | AIKO Taldea
Thierry Biscary Mendibilen apirilaren 13an
Berriak

Thierry Biscary Mendibilen apirilaren 13an

Tradizioa eta ahozko kultura askorentzat bat dira, eta ahozko kulturaren oinarrietako bat kantua da. Tradizioa eta kantua bizirik daude edo ez daude, eta horregatik Aiko taldetik kantatzeko gune berriak sortzen diardugu.

Tradizioa eta ahozko kultura askorentzat bat dira, eta ahozko kulturaren oinarrietako bat kantua da. Tradizioa eta kantua bizirik daude edo ez daude, eta horregatik Aiko taldetik kantatzeko gune berriak sortzen diardugu.

Azkenengo urteetan, dantza eta kantua, gizaki guztion bizimoduaren parte izatetik, komunikatzeko bidea eta arte parte-hartzaile herrikoia izatetik, banakako espezialista batzuen gunea izatera igaro da. Gero eta "ikuskizun"-ago bilakatu da eta herritarrok "ikusle-entzule" pasibo bihurtu gara. Horrela, gaur egun, hainbatek uste du dantzan egiteko dantzari izan behar dela eta kantuan aritzeko kantari. Modu horretan, dantza eta kantuaren jatorrizko izaera eta funtzioak galdu egiten dira. Guretzat, kantuak aktiboa eta interaktiboa izan behar du; entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko.

Euskal kantuaren gizarteratzearen alde, zabaltzearen alde eta demokratizatzearen alde antolatu diren ikastaroen osagarri modura, k@ntari egitaraua proposatzera gatozkizue.

Asmoa da, hilean behin edo, ikasturtean zehar, "tradiziozko" kantuan edo kantu herrikoian adituak diren kideak ekartzea tailer/saio bat eurekin partekatzeko (tenporalizazio malgua: arratsalde bat, ordubete, bi, hiru...). Bertan partekatuko genituzke kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak. Haiekin batera kantatu eta, ahal dela, kanturen bat buruz ikasi: kantua barneratu gure bizia aberasteko. Gonbidatu batzuk musika tresnez lagundurik agertuko zaizkigu, eta agian tresna horien inguruan ere arituko dira: panderoa, rabela, koilarak, akordeoia... Beste batzuk "a capela" edo gurean "a txapela". Beste batzuk kantuak baino kontuak ekarriko dizkigute. Aske.

Beste alde batetik, gurean, txakolina eta kantua eskutik lotuta agertu zaizkigu beti, eta K@ntari, Bizkaiko Txakolina ezagutu, dastatu eta eztarriak lehuntzeko aukera paregabea dela iruditzen zaigu.

Thierry Biscary

Kantari Kontariren bigarren saioan Thierry Biscaryrekin hitz egin eta kantatzeko aukera izango da apirilaren 13an. Anhauzen jaiotako lapurtarra, azkenengo urteetan tradizioan abiapuntu duen kantagintzaren erreferente bihurtu da. Kantu berrien konposatzaile fina, Hegalka, Kokin, Kalakan eta Manez eta Kobreak taldeetan ere aritu da, bakarka ere hainbat proiektutan parte hartuz.

Bitartean Bizkaiko txakolinak dastatzen jarraitzeko aukera izango dugu eta animatzen bagara, Thierryren kantuekin dantzan ere egingo dugu. Ieeeeup!

IZEN EMATEA 5€. SARRERAK ONLINE HEMEN

https://bizkaikotxakolina.eus/eu/eventos/kantari-kontari/

Udaberriko Kantari Kontari saioak:

  • Martxoak 16 GONTZAL MENDIBIL
  • Apirilak 13 THIERRY BISCARY
  • Maiatzak 4 MADDI OIENART
  • Ekainak 15 ROBERTO ETXEBARRIA eta AIKO TALDEA
Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
DANSPIRENAIKA 2026 Izaban irailak 11-12-13

DANSPIRENAIKA 2026 Izaban irailak 11-12-13

DANSPIRENAIKA 2026 Izaban irailak 11, 12 eta 13. Izaba eta Erronkari gune garrantzitsuak dira Pirinioetako gure kulturari eusteko, eta AIKOren 20. urteurrenaren testuinguruan egitarau osoa aurkezten du.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Pandero Eskola II

Pandero Eskola II

Pandero eskolaren bigarren saioa Bilboko Campos Antzokian egingo dugu abenduaren 27an, larunbat goizez, 10:00tatik 13:00tara. Izen emotea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE:...

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa