Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Thierry Biscary k@antari | AIKO
Thierry Biscary k@antari
Berriak

Thierry Biscary k@antari

Anhauztar (Baxe Nafarroa) honek talde ainitzetan kantatu du : Bost gehio, Bolbora, Hegalka, Triki traka, Kokin.

Kantua, perkusioak (txalaparta, pandereta, danborrak)

Anhauztar (Baxe Nafarroa) honek talde ainitzetan kantatu du : Bost gehio, Bolbora, Hegalka, Triki traka, Kokin. Azken honekin, dantza kantatuak landu ditu eta funtsezko lan batean sartu da ahotsa eta perkusioen teknikak jorratuz. 2002an Euskal Herriko eskoletan hasten da musika ikastaldiak emaiten Kristof Hiriart eta Lagunarte konpainiaren zuzendaritzapean.

Lan horri esker ohartzen da transmizioaren garrantziaz. Besteek ikasi diotena hasten da beraz erakasten : kantua, txalaparta, edo joaldunen teknikak. Orduz geroz, musika proiektuetan parte hartzen duelarik, mami artistikoari eta funtsezko zentzuari kasu berezi bat emaiten dizkio.

2006an, Katia eta Marielle Labèque pianista ospetsuak ezagutu zituen eta haien Ravel-en Boleroa proiektua lantzen hasi zen. Ondoren, bere gazamak bultzaturik, Kalakan taldea 2009an sortu zuen.

Hirukote honekin, 7 urtez, musikari ezberdinekin lan egiten zuen : munduko musika arloko musikariekin (Oreka Tx, Artus, Dobet Gnahore), musika klasikokoak (Freddy Eichelberger, Lachrimae Consort, Yves Rechsteiner eta Alpbarock, Montpellier-ko Orkestra Nazionala, Gabriel Erkoreka, Espainiako Orkestra Nazionala eta Juanjo Mena) edo pop musikako artistekin (Madonna) besteak beste.

Unibertso ezberdin bezain aberasgarri horietan lan eginez, beti oinarrizko abiapundurat itzultzen da : musika herrikoia eta bereziki ahots hutsezko kantua, soila edo polifonikoa. 2017an, erdi arotik gauregunerat egin den euskal konpositore herrikoi eta klasikoen errepertorioa ikertzen hasten da. Hegiak taldea osatzen du Oreka TX txalapartariekin, Ander Zulaika perkusionistarekin eta Eñaut Elorrieta kantariarekin. Talde horrekin Labeque ahizpen Amoria izeneko disko eta proiektuan parte hartzen du. Aldi berean, kantu tailerrak eskeintzen ditu Donostiko Lugaritz kultur etxean eta Kalapita produkzioak bere ekoizpen enpresarekin zerbitzu ezberdinak garatzen. 2018an proiektu berria abiatu du MANEZ ezizena harturik. Manez eta Kobreak diska plazaratu du Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan.

Azaroaren 9an, 19:00tan Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren aretoan berarekin tarte eder bat partekatzeko aukera dugu emango duen tailerrean: Euskal kantu herrikoiak nun, nori eta nola kantatzen dituen, zertarako abesten duen... Hausnarketa konpartitu bat zabaldu eta proposatzera dator Bilbora.

https://manez.bandcamp.com/

http://www.kalapita.com/

Izena emateko

15€ aretoaren sarreran ordaintzeko (10€ AIKO Taldearen Tradiziozko kantu ikastaroko eta Dantzaldi Ibiltariko ikasleak) + Zuen izen abizenak, telefono mugikor zenbakia eta "Thierry k@ntari" jarriz mezu bat agindu aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora, edo SMS edo Whatsapp bidez 634 423 539 telefonora.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa