Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Sormene dantzan AIKO Taldearekin Galdakaon maiatzaren 18an
Berriak

Sormene dantzan AIKO Taldearekin Galdakaon maiatzaren 18an

Maiatzaren 16an hasiko da Sormene eta hilaren 19a bitarte luzatuko da. Pertsona migranteen begirada gehituko zaio orain arte sormena, euskara eta emakumea ardatz izan dituen egitasmoari.

Maiatzaren 16an hasiko da Sormene eta hilaren 19a bitarte luzatuko da. Pertsona migranteen begirada gehituko zaio orain arte sormena, euskara eta emakumea ardatz izan dituen egitasmoari. «Ahalduntzea, aurrera egitea, sortzea, transmititzea, eskutik hartzea. Erpin horien inguruan jardungo da sorkuntzen Galdakaoko plaza lau egunetan», iragarri dute.

«Ostegunetik igandera, zazpi jauzi egingo ditu udaberriko aleak: zazpi kolore, plaza, doinu, hizki, tanta, dantza, eszena, irakaspen. Etxetik etxerako, hango eta hemengo etxetik denon etxerako», gaineratu dute.

Liburu eta ikus-entzunekoen arteko orekan aritzen direnei aitortza eginda hasiko da egitaraua, Booktuber lehiaketaren sari banaketarekin, hain zuzen ere. Ikastetxeetan ondutako ikus entzunezkoak eta margoak ikus ahal izango dira  plazan maiatzaren 16an, ostegunean, 10.00etatik aurrera Maximo Moreno Musika Eskolan.

Ostiralean, maiatzaren 17an, pertsona migranteen azalera eramango gaitu kulturak, emakume migranteenera batez ere, ikus-entzuna eta irakurketa txalupatzat hartuta. 10.00etatik aurrera, Fermin Muguruzaren ‘Bidasoa 2018-2023’ dokumentala eskainiko da Torrezabal Kultur Etxeko areto berrituan eta Alaine Aranburu dokumentalaren zuzendari orde eta Harrera Sareko aktibista denak egingo du bertan aurkezpena.

Ondoren, Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek ondutako ‘Miñan’ liburua irakurriko dute bertaratutakoek, Arzallus bera hasita. Udal ordezkari bik emango diote jarraipena irakurketari, eta ikasleek hartuko dute ondoren lekukoa; Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegikoek, eta Barandiaran euskaltegikoek. Alaine Aranbururekin eta Amets Arzallusekin hitzaldia eta mahai ingurua izango dira jarraian. Beldurra eta itxaropena; adiskidetasuna; eta emakume etorkina mahairatuko diren gaiak.

Ostiral iluntzean Sormeneri musika jarri dion Andoni Mendoza Estrellak zuzenean aurkeztuko du jaialdiaren abesti berria, Elexaldeko Basoa tabernan, eta ondoren, La Basuren kontzertua izango da.

Larunbat eguerdian, Muguru parkean, artelan kolektiboa egingo da 3.000 herritarren partehartzearekin. «Batzuek aurrez eta besteek bertan, euskarazko hitz gustukoenak euri tantetan idatziko dituzte parte hartzaileek, eta elkarri lotuta zintzilikatuko dira parkean tanta guztiak, zuhaitz artean. Dagoeneko lanak aurreratu dituzte, besteak beste, Galdakaoko ikastetxeetako hainbat ikasleek, euskaltegietakoek zein nagusien egoitzetakoek».

Marta Velasco artistaren ‘Hitzen euria’ larunbatean osatuko da 12.00etatik aurrera, eta tantetako hitzak entzun ere egingo dira, zuzeneko piano eta flauta doinuen artean.

Dantzarako unea izango da larunbat arratsaldea. Aiko dantza taldeak helduentzako tailerra eskainiko du Kurtzeko plazan 18.00etan hasita, eta erromeria izango da ondoren.

Antzerki musikal satirikoak itxiko du 2024 udaberriko Sormene: Maria Rivero eta Itxaso Paya antzezle dituen ‘eMcumeak’ lanak. Emakume sortzaileen egunerokotasun prekarioa salatzeko lan musikatua maiatzaren 19an, igandea, izango da Torrezabal Kultur Etxean, 19.00etan. Ekitaldietara sarrera doan da. Egitarau osoa webgunean eskuragarri.

Ane Legarreta orkestra zuzendari eta Sormeneko talde eragileko kideak eman du egitarauaren berri hedabideen aurrean. Irati Bediaga idazle galdakoztarrak Sormeneren zentzua azaltzeko idatzi duen lan literarioa irakurri du aurrez talde eragileko beste kide batek, Janire Egañak.

Edurne Espilla Galdakaoko Kultura zinegotziak Sormeneren helburuak nabarmendu ditu. «Euskal Herriko kultur proiektu berritzaile eta aurrerazaleak Sormene plazara gonbidatzea, euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea, sortzaileak izango diren zaleak trebatu eta haiei ere plaza eskaintzea, eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea».

Lau urteko bidea egin du Sormenek. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa. ‘Zazpi, zenbaki majikoa’, adierazi du Espillak; «zazpi jauzi emango ditugunak edizio honetan antzerkitik zinemara, musikatik literaturara salto eginez».

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa
Sormene dantzan AIKO Taldearekin Galdakaon maiatzaren 18an | AIKO