Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Roberto Etxebarria MAZURKA KLANDESTINOA Areatza, apirilak 4, 22:30 | AIKO
Roberto Etxebarria MAZURKA KLANDESTINOA Areatza, apirilak 4, 22:30
Berriak

Roberto Etxebarria MAZURKA KLANDESTINOA Areatza, apirilak 4, 22:30

Gazte-gaztetatik izan ditut inguruan soinu txikerra eta dantza-koplak, edo kopla bertsotuak.

Gazte-gaztetatik izan ditut inguruan soinu txikerra eta dantza-koplak, edo kopla bertsotuak. Ez zen batere eskola txarra izan, inondik inora, 9-10 urte nitueneko domekeroko liturgia; ezin bestela esan, hamaiketako mezatik etxera bueltatu ostean gertatzen zen eta.

Harrikoa egiten edo bazkaria prestatzen zuen bitartean, amak soinua joarazten zidan (soinu tekladuna zen sasoi hartakoa). Eta horrelaxe egiten nuen saiotxoa: kanta bat, beste bat, eta beste hori ere, ondo polita da eta…

Gero, hiru-lau galleta mistelatan busti eta haren alegrantziarekin Bizkaiko trikitilariak kasetean ipini eta amagaz dantzan egin beharra egokitzen zitzaidan (dantzan egitea ez zen nire gustukoa, baina…).

Giro horretan ezagutu nituen Isuskitzatik Gatikaratutako Tomas, alaba salgai zuen atsoa, Hilario Azkarate, Gallastegi eta beste hainbat pilotari, sator-plantako mutilak, Josepa lehengusina… Nork esango zidan handik gutxira grabaketa horietako artistakaz soinua jotzen ikasi eta plazarik plaza ibili behar nuenik.

Nork esango zidan, hori guztiori biribiltzeko, arestian aipatutako garaitik urte gutxira, etxean entzuten eta kantatzen genituen koplei ahots eta panderoa jartzen zienarekin luzaroan arituko nintzela kalerik kale, bazterrik bazter eta erromeriaz erromeria.

Ez dut uste atrebentzia handiegia denik esatea Kepa Arrizabalaga Euskal Herriko koplaririk handienetarikoa dugula.

Nire ume-garaiko sukalde hartatik pasatzea eta gure aurrekoen mailara ailegatzea gaitza bada ere, ezinbestekoa iruditzen zait gutxieneko aitortza eta omenaldia egitea, bihotz-bihotzez, gure musikaren bidea erakutsi digutenei eta bideratu gaituzten horiei. Bihoakie nire eskerrik beroena. Lan honetan, betiko trikiti-kopla moldeetatik irten eta denetariko doinu-erritmoak lantzen ahalegindu naiz. Baina, aldi berean, betiko trikiti-doinuei beste ikuspegi batetik begiratu nahi izan diet. Aspalditik zetorkidan ideia ekarri dut diskora: guk koplaren partea esaten diogun eta beti kantatu izan dugun zati horretaz gain, zati musikalak ere kantatu egin zitezkeela. Bada, zati musikalen doinuei apaingarriak eta pasoko nota batzuk kenduta, ederto txertatzen dira dantza-kopla laburrak. Horra hor, kasurako, "Maria Erramonaren atazak" eta "Fruiz", aspaldiko fantasia baten egiazko emaitza!

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa