Edukira joan
Sartu
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Dantza Eskola
  • Agenda
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Izena eman

Musika

  • Aiko Taldea
  • Historia
  • Kontratazioa
  • Aikopeko
  • Kontratazioa

Edukiak

  • Diskografia
  • Bideoak

Eskola

  • Astero
  • Gazte Eskola
  • Sakontzen
  • Pandero Eskola
  • Danspirenaika
  • Debalde

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

898 032 511
aiko@aikotaldea.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Pandero eskola. Musika eta mugimendua lantzeko proiektu berria | AIKO Taldea
Pandero eskola. Musika eta mugimendua lantzeko proiektu berria
Berriak
2025(e)ko urriaren 26(a)

Pandero eskola. Musika eta mugimendua lantzeko proiektu berria

Pandero eskola Dantzan pandero kantuz Oraintsurarte, gure kulturan, dantzak osagai nagusi bi izan ditu: a) gizakiaren mugimendua eta b) gizakiak ekoiztu edo/eta antolatzen dituen soinuak, hau da...

Pandero eskola

Dantzan pandero kantuz

Oraintsurarte, gure kulturan, dantzak osagai nagusi bi izan ditu: a) gizakiaren mugimendua eta b) gizakiak ekoiztu edo/eta antolatzen dituen soinuak, hau da musika. Ekoizten diren mugimenduek eta soinuek elkarrekin bat egiten dute denboraren lerroan erritmoa deitzen dugun hori sortuz, edo erritmoaren bitartez. Eta erritmoa ez da matematika edo fisika neurri bat, musikala baizik, hau da gizakiok modu ikasian eta subjektiboan hautematen dugun magnitudea baizik. Gure inguruko tradiziozko erritmoaren transmisioak baliapide gehiago eta gune egokiak sortzea behar du gaur egun. Dantzariok sarritan gorpuzkera, janzkera, argia, keinuen estiloa eta abar zaintzen dugu, eta musikariok, afinazioa, soinuaren ekoizpena, tinbrea, etabar; baina batzuk eta besteok tradiziozko erritmoa zertan datzan ia erabat ahaztu dugu.

AIKO taldean, hasieratik, arlo honetan lan egin dugu eta gure eskarmentua partekatzen eta zabaltzen dihardugu ikastaro, mintegi eta eskoletan. Oraingo honetan, dantzari, dantzazale, dantza maisuentzat eta musikari ororentzat, dantza bere osotasunean ulertzeko eta barneratzeko, Pandero eskola sortu dugu, dantza+pandero+kantua lantzeko gunea, panderoak lagunduriko kantuaren bidez dantzan egiten ikasi eta hasieran aipatu dugun mugimenduaren eta musikaren arteko harremana ulertzeko eta lantzeko, barneratzeko ikasbidea. Ez gara ezer barririk asmatzen ari, aintzinako irakasbideak gaur egunera ekartzen baizik, gure aiton-amonen garaiko metodologiaz ari gara, panderoak lagunduriko kantuaren soinuarekin dantzan egitea.

Kantua aldean daramagun musika tresna organikoa eta merkea da. Panderoa ere perkusio tresna merke eta erabilgarria da, edozein tokira eramateko modukoa eta testu inguru anitzetan gure kantua eta dantzaren lagungarri izan daitekena, lagun arteko parrandatan, bazkalondoetan edo erromerietan. Dantzarien eskuetan, panderoa luxuxko baliapide bat izan daiteke musika eta musikaz ikasteko, eta horrez gain, musikarekin ondo pasatzeko eta gozatzeko.

•  Pandero eskolaren lehen saioa Bilboko Campos Antzokian egingo dugu azaroaren 29an, larunbat goizez, 10:00tatik 13:00tara.

•  Izen emotea 25€ (wwwl.aiko.eus) eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE.

•  Plazak mugatuak dira.

•   AIKO Eskolak panderoak eramango ditu panderorik ez duten partaideentzat, eta prezio oso egokian erosteko aukera ere izango du nahi duenak (50€). Lehentasuna gazteak izango dute.

•  Nori zuzendua: dantzari, dantza monitore, dantza irakasle, dantza maisuei, eta musikariei oroar.

 

Edukiak:

•Panderoa jotzeko esku eta gorputzaren jarrerak

•Banakako perkusioak soinu ezberdinekin panderoan

•Hirukotxoen oinarrizko teknikak panderoan

•Errepika edo arrapatak panderoan

•Soinuaren ezaugarriak

•Pultsua antzematen eta barneratzen

•Azentoa

•Erritmo bikoiti eta hirukoitiak.

•Erritmoa antolatzeko ahaleginetan: konpasa eta denboraren idazkera.

•Konpas aldaketak

•Ahotsa eta kantuaren oinarriak

•Dantzen egitura erritmikoak aztertzen, ulertzen eta lantzen

•Inprobisazioa eta sormena dantzan

•Musika eta dantzaren arteko erlazioa erritmoaren bidez

•Hasi hasieratik, oinez eta dantzan.

•Pasodoblea

•Balsa

•Txotisa eta polka

•Boleroa

•Mazurka

•Foxa

•Tangoa

•Habanera

•Trikitia: jota edo fandangoa eta arinarin edo porrusalda

•Dantza jauzien sistema

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

AIKO
8Ots
8 Ots 2026

La jota de... jota estandarizatuak, Donostia, martxoak 1

Azken hamarkadetan, jotaldia oholtza edo lehiaketa esparrura eramatearekin batera, forma itxi eta lokalizatu batzuk sortu dira gure inguruan. Forma horiek azken hamarkadetan zabaldu eta dantza...

Irakurri
AIKO
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

898 032 511
Aikopeko

Argi Zarraga

648 277 266
15
Urt
15 Urt 2026

DANTZA EGONALDIA URKIOLAN Martxoak 21-22

Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola...

Irakurri
AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7
14Urt
14 Urt 2026

AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7

Aikopeko Argi Zameza, Aitor Furundarena eta Sabin Bikandi elkartzen dituen proposamen berria da. Hirurok ere AIKO Taldeko kideak dira, baina oraingo honetan formatu txiki, arin eta gertuko batekin...

Irakurri
aiko@aikotaldea.eus
Kontaktu formularioa