Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Pandero Eskola II 2025-12-27, Campos Antzokian | AIKO
Pandero Eskola II
Berriak

Pandero Eskola II

Pandero eskolaren bigarren saioa Bilboko Campos Antzokian egingo dugu abenduaren 27an, larunbat goizez, 10:00tatik 13:00tara. Izen emotea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE:...

Pandero eskolaren bigarren saioa Bilboko Campos Antzokian egingo dugu abenduaren 27an, larunbat goizez, 10:00tatik 13:00tara.

Izen emotea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE:

https://aiko.eus/izen-emateak

Plazak mugatuak dira.

Nori zuzendua: dantzari, dantza monitore, dantza irakasle, dantza maisuei, eta musikariei oroar.

Oraintsurarte, gure kulturan, dantzak osagai nagusi bi izan ditu: a) gizakiaren mugimendua eta b) gizakiak ekoiztu edo/eta antolatzen dituen soinuak, hau da musika. Ekoizten diren mugimenduek eta soinuek elkarrekin bat egiten dute denboraren lerroan erritmoa deitzen dugun hori sortuz, edo erritmoaren bitartez. Eta erritmoa ez da matematika edo fisika neurri bat, musikala baizik, hau da gizakiok modu ikasian eta subjektiboan hautematen dugun magnitudea baizik. Gure inguruko tradiziozko erritmoaren transmisioak baliapide gehiago eta gune egokiak sortzea behar du gaur egun. Dantzariok sarritan gorpuzkera, janzkera, argia, keinuen estiloa eta abar zaintzen dugu, eta musikariok, afinazioa, soinuaren ekoizpena, tinbrea, etabar; baina batzuk eta besteok tradiziozko erritmoa zertan datzan ia erabat ahaztu dugu.

AIKO taldean, hasieratik, arlo honetan lan egin dugu eta gure eskarmentua partekatzen eta zabaltzen dihardugu ikastaro, mintegi eta eskoletan. Oraingo honetan, dantzari, dantzazale, dantza maisuentzat eta musikari ororentzat, dantza bere osotasunean ulertzeko eta barneratzeko, Pandero eskola sortu dugu, dantza+pandero+kantua lantzeko gunea, panderoak lagunduriko kantuaren bidez dantzan egiten ikasi eta hasieran aipatu dugun mugimenduaren eta musikaren arteko harremana ulertzeko eta lantzeko, barneratzeko ikasbidea. Ez gara ezer barririk asmatzen ari, aintzinako irakasbideak gaur egunera ekartzen baizik, gure aiton-amonen garaiko metodologiaz ari gara, panderoak lagunduriko kantuaren soinuarekin dantzan egitea.

Kantua aldean daramagun musika tresna organikoa eta merkea da. Panderoa ere perkusio tresna merke eta erabilgarria da, edozein tokira eramateko modukoa eta testu inguru anitzetan gure kantua eta dantzaren lagungarri izan daitekena, lagun arteko parrandatan, bazkalondoetan edo erromerietan. Dantzarien eskuetan, panderoa luxuxko baliapide bat izan daiteke musika eta musikaz ikasteko, eta horrez gain, musikarekin ondo pasatzeko eta gozatzeko.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

1-2-3 Oinarrian, Sakontzen, Victoria Eugenia Antzokian

1-2-3 Oinarrian, Sakontzen, Victoria Eugenia Antzokian

Hiru puntuko urratsetan oinarritzen diren dantzen pultsua eta fraseoa ulertzea eta praktikatzea: eskotixak, kontraiantzak, baltsak, mazurkak, fandangoak…

Irakurri
Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

Dantza jauziak gure inguruan hedatuz joan dira, eta gaur egun, erromeri gehienetan bere tokia dute. AIKO Taldeak urteetako eskarmentutik abiatuta dantza jauzien ezagutza partekatzera dator.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa