Mari Jose Lopez Ugarte hil da
Berriak

Mari Jose Lopez Ugarte hil da

Marijo hil da, Marijo joan jaku, eta beragaz bere irriparrea, bere argia. Marijo argia zalako eta ingurua argitzen ebalako. Berbak lotzea ez da erraza kide eta lagun eder maitatuari agur esateko...

Marijo hil da, Marijo joan jaku, eta beragaz bere irriparrea, bere argia. Marijo argia zalako eta ingurua argitzen ebalako. Berbak lotzea ez da erraza kide eta lagun eder maitatuari agur esateko... Marijooooo, nork argituko dauskuz musikaren oinarriak, doinuen egiturak, dantzaren aireak? Umezurtz gelditzen gara berriro be, eta gureko geunke gure negarra barre bihurtzea eta Marijok gogoko eban modura dantzan gozatzea. Eskerrikasko bihotzez laztana eman dauskuzun zoriontasun, gozotazun eta alegrantzi guztiegaitik, zeure argi hori. Gurutsugu! Eta askoooooo!

Mari Jose López Ugarte

Goi mailako musika armonia, konposaketa eta musika irakaslea. Erdi mailako piano eta txistu musika irakaslea. "Willems" irakasbidean diplomatua Lyoneko eskolan. Txistulari eta piano jole moduan aritu da hainbat taldetan. Azken urteetan, eta bere irakasle formazio zabala osatze aldera, Patxi Labordarekin dantzan ikasi du BilbaoMusikan. 1985 geroztik, musika irakasle moduan lan egin du Bizkaiko musika eskola ezberdinetan. Gaur egun, Bilboko Udal Musika Eskolako piano eta musika irakaslea da eta AIKO Taldeko kidea.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366