Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Maiatzean Dantza Asteburua Arratian | AIKO
Maiatzean Dantza Asteburua Arratian
Berriak

Maiatzean Dantza Asteburua Arratian

1-sarrera-oinarrizko ikastaro bat dantza iauzi eta mutil dantzetan hasi nahi duenarentzat, Josu Garate dantza maisuarekin, larunbat arratsalde eta igande goizean (nivel cero patatero).

DANTZA ASTEBURUA ARRATIAN

Areatza (Villaro)

Hotel Balneario Areatza

2014 Maiatzak 17 eta 18

Aurreko Dantza Asteburuan jotaren inguruan bikoteka dantzan ibili baginen, oraingoan, "al corro de las patatas" ibiliko gara jauzi eta mutildantzekin. Eta berriz ere, maila bitako ikastaroak antolatu ditugu:

1-sarrera-oinarrizko ikastaro bat dantza iauzi eta mutil dantzetan hasi nahi duenarentzat, Josu Garate dantza maisuarekin, larunbat arratsalde eta igande goizean (nivel cero patatero).

2-hobekuntza ikastaro bat sakondu edo praktikatu nahi duen dantzazalearentzat: dantza jauziak Claude Iruretagoyenarekin larunbat arratsaldean, eta mutil dantzak Patxi Labordarekin igande goizean.

Ah! Eta larunbat arratsaldean ikastaroa amaituta, erromeria eta parrillada sagardoarekin!

Helburua: lagun artean eta dantza giroan elkarrekin ondo pasatzea, parranda pixka bat egin, eta bide batez, ahal bada, dantzan ikastea.

EGITARAUA

Maiatzak 17 larunbata

  • 16:00 Gelen banaketa, izen ematea (check-in), Areatzako Hotel Balnearioan. Gelak, bikoitzak dira, ohe bikoak.
  • 17:00 Aurkezpena Areatzako Udaletxean eta  ikastaroen hasiera.
  • 19:00 Erromeria Aiko taldearekin + parrillada sagardoarekin.

Maiatzak 18 igandea

  • 8:00-9:30 Gosaria.
  • 10:00 ikastaroen hasiera.

Bukatzean dutxa bazkaria eta agurra!

Areatzan antolatu dugun Dantza Asteburuaren prezioa 50 euro da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat; eta bertoko Hotel Balneario lo egin, gozaldu eta bazkaldu nahi duenak beste 40 euro ordaindu beharko ditu. Hau da, parte hartzea soilik 50 euro (larunbat gaueko parrillada barne), eta parte hartzea + jana eta loa 90 euro. Hortik aparte, igandean hotelera bazkaltzera etorri nahi duenak 15 euro.

Hotelean lo egiten dutenek, 40€ hoien barne ordainduta dute loa (gela bokoitzetan), gosaria eta igandeko bazkaria ere.

Horrela ba honako aukerak daude:

  • A-Ikastaroa (parrilladarekin) 50€
  • B-Ikastaroa (parrilladarekin) + Hotela (loa+gosaria+bazkaria) 90€
  • C-Ikastaroa (parrilladarekin) + Igandeko bazkaria 65€

IZENA EMATEKO:

  • e-mail bat igorri aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora honakoak zehaztuta:
  • ikasle-parte hartzaile bakoitzaren telefono mugikor eta helbide elektronikoa.
  • Zein ikastaro egingo duzun:

            1) sarrera-oinarrizko ikastaroa

            2) hobekuntza ikastaroa

    • Zein den zure aukera:

  • A-Ikastaroa (parrilladarekin) 50€
  • B-Ikastaroa (parrilladarekin) + Hotela (loa+gosaria+bazkaria) 90€
  • C-Ikastaroa (parrilladarekin) + Igandeko bazkaria 65€
  • onartua zaudela jakinaraziz mezu bat jasoko duzu e-mailez, eta berton zehaztuko zaizu zein kontu zenbakira diru sarrera egin zure izen abizenak emanez (izen emateak eta diru sarrerak banaka egin behar dira).
  • plaza mugatuak izen ematearen arabera.
  • arazoren bat baduzu deitu lasai 634 423 539 telefonora.
Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa