LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9
Berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Lekeitiok Dantzazale Eguna antolatuko du maiatzaren 9an

Doako dantza ikastaroak apirilaren 11n, 18an eta maiatzaren 2an, plazan.

Lekeitiok Dantzazale Eguna antolatuko du maiatzaren 9an, AIKO dantza taldearen eskutik. Herritar guztiei zuzendutako jai irekia izango da, dantza gustuko duten guztiek elkarrekin dantzatzeko aukera izan dezaten.

Lekeitio herri bizia eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan. Bestalde, Lekeitiok lotura estua du euskal kulturaren ikerketarekin ere. Hemen jaio zen Resurrección María de Azkue, euskal musikaren eta ahozko tradizioaren ikertzaile eta biltzaile nagusietako bat. Haren lanari esker euskal ondare musikalaren zati handi bat gaur egunera arte iritsi da.

Testuinguru horretan sortu da Dantzazale Eguna, Lekeition dantza partekatua sustatzeko helburuarekin.

Dantzazale eguna

2026ko maiatzaren 9an egingo den Dantzazale eguna berezia izango da. Alde batetik, AIKO Taldearen 20. urteurrenarekin bat egingo du; eta bestetik, ETBk ekitaldiaren grabaketa berezia egingo du. Horri esker, Lekeitioko giroa eta dantza tradizioa Euskal Herri osora zabaltzeko aukera izango da.

AIKO Taldea musika eta dantza tradizionaleko profesionalen taldea da, eta 2006tik euskal ondare musikala eta koreografikoa ikertu, berritu eta zabaltzen ari da. Bere ibilbidean milaka ikasle igaro dira taldearen dantza eskoletatik, hainbat disko grabatu dituzte eta ehunka erromeria, jaialdi eta ikastaro eskaini dituzte.

Taldeak lotura berezia du Lekeitiorekin, urte askotan dantza eskolak eman baititu ikastetxeetan, eta herrian ikasle eta dantzazale ugari baititu.

Dantza tailerrak

Dantzazale Eguna prestatzeko, AIKO Taldeak dantza tailer irekiak eskainiko ditu aurreko asteetan. Tailer hauetan ikasitako dantzak maiatzaren 9ko jaian bertan dantzatuko dira.

Tailerrak eguerdiko 12:00etan izango dira Plazan (eguraldi txarra balego, elizapean), egun hauetan: Apirilak 11, 18 eta maiatzak 2.

DANTZAZALE EGUNA Egitaraua

  • 12:00 – Maiatzaren 9ko egitaraua eguerdian hasiko da dantzaldi ibiltari batekin, AIKO Taldea eta lagunekin Kofradi ingurutik abiatuta eta plazaraino.
  • 17:00 – Bazkalondoko kantaldi eta dantzaldiak

Arratsaldean, bazkalondoko kantaldi eta dantzaldiak izango dira hainbat talderen parte-hartzearekin:

  • Jarauta 69
  • Bizkaiko Gaiteroak
  • Roberto eta Miren Etxebarria
  • AIKO Taldea

Dantza tailerrak (doakoak eta irekiak)

Dantzazale Eguna prestatzeko, AIKO Taldeak dantza tailer irekiak eskainiko ditu aurreko asteetan. Tailer hauek herritar guztiei zuzenduta daude, aurretik izena eman beharrik gabe, eta bertan ikasitako dantzak maiatzaren 9ko jaian dantzatzeko aukera izango da.

Saio guztiak 12:00etan izango dira Plazan (eguraldi txarra balego, elizapean).

  • Apirilak 11 – Bikote dantzak
  • Apirilak 18 – Lizarrako larrain-dantza
  • Maiatzak 2 – Dantza solteak
Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366