Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
KULUNKAZ. Lehen dantza urratsak familian emateko tailerra: Kulunkaz. Lehen dantza urratsak familian emateko tailerrak | AIKO
KULUNKAZ. Lehen dantza urratsak familian emateko tailerra: Kulunkaz. Lehen dantza urratsak familian emateko tailerrak
Berriak

KULUNKAZ. Lehen dantza urratsak familian emateko tailerra: Kulunkaz. Lehen dantza urratsak familian emateko tailerrak

Informazio gehiago https://aiko.eus/ webgunean eta 634 423 539 telefonoan. “Kulunkaz – Gure lehen urratsak dantzan” izenburupeko ekimen honek abiapuntutzat hartu du ume txikiek helduak imitatzeko duten joera.

Aiko Taldeak 6 urte arteko umeak dantzan trebatzeko Kukunkaz izeneko tailerrak eskeintzen ditu:

  • Helburua, helduak txikienek imitatzeko moduko eredu bihurtzea da, jolas eta ariketa ludikoen bitartez dantzazaletasuna sustatzeko behar dituzten tresnak eskainiz
  • ‘Kulunkaz – Gure lehen urratsak dantzan’ izenburupeko familia giroko dantza-tailer hauek bi adin-taldetan banatuta (0-2 urteko taldea eta 3-6 urteko taldea) egiten dira.

Informazio gehiago https://aiko.eus/ webgunean eta 634 423 539 telefonoan.

“Kulunkaz – Gure lehen urratsak dantzan” izenburupeko ekimen honek abiapuntutzat hartu du ume txikiek helduak imitatzeko duten joera. Txikienentzat inguruneko helduak dira –gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak– imitatu beharreko ereduak. Beraz, dantzazaletasunaren transmisio egokia lortzeko, behar-beharrezkoa da helduei 6 urte arteko haurrak dantzan trebatzeko moduko tresnak eskaintzea. Gogoan izan behar da musikaren estimuluak eragindako erantzun automatikoak era askotako jolas eta ariketen bitartez eta, denboran atzera eginez gero, are amaren sabel barruko sentsazioen bitartez garatzen direla. 

Ondorioz, komenigarria da, dantzazaletasuna igorri nahi duten gurasoek, senideek eta gainerako helduek haurrengan automatismo horiek garatuko dituzten ezagutza eta ohitura berriak hartzea. Horretarako, arras lagungarriak dira jolasak eta izaera ludikoko beste entretenimendu batzuk, dantza-jarduera esperientzia plazergarritzat zabaltzeko tresnarik egokienak baitira. 

Dantza familian gozatzera zuzendutako tailer hauek bi adin-taldetan banatzen dira, lehena 3 eta 6 urte bitartekoentzat, eta bigarrena 0 eta 2 urte bitarteko haurrekin dantzan egiten ikasi nahi duten helduentzan batez ere. 

3-6 urte. Oinez dantzan (30-45 minutuko iraupena)

3 eta 6 urte tarteko tailerra, heldu batek lagunduta parte hartuko duten neska-mutilentzat diseinatuta dago, eta bertan, musikarekin jolasten hasteko modu desberdinak proposatuko dira: pultsua, erritmoa, azentua edota esaldiaren pertzepzioa, edozein musikari aplika dakizkiokeen jolasen bitartez. Helburua, imitatuak izaten ikastea da, etxeko txikienekin parteka dezakegunaz eta dantzak haiekin komunikatzeko eskaintzen digun aukeraz ohartu eta sorkuntza eta talde edo bikote barruko eginbeharra sustatzeko asmoz. 

0-2 urte. Besoetan dantzan (60 minutu inguruko iraupena)

Bi urte arteko tailerra, ibiltzen ikasi ez duten edo trikili-trakala dabiltzan umeen artean dantzarekiko lehen hartu-emanak errazteko baliabideak eta ariketak ikasi nahian dabiltzan helduei zuzenduta dago nagusiki, haurtzaindegietako eta haur-eskoletako irakaskuntza arloko profesionalak barne. Haurrak besoetan, kotxetxoetan edo paseatzeko aulkietan dituztela lan egingo da, edo parte-hartzaile interesatuek ekarri beharko dituzten panpinekin.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa