Kontari Kantari Erramun Martikorenarekin. Urriaren 19an Mendibile Jauregian (Leioa)
Berriak

Kontari Kantari Erramun Martikorenarekin. Urriaren 19an Mendibile Jauregian (Leioa)

Udazkeneko Kantari Kontariren bigarren saioa, benetan berezia izango da. Erramun Martikorena, artzai eta euskal abeslariarekin batera, saio aparta izango baitugu, musika, kantua, txakolina eta gazta uztartuz oraingoan.

Udazkeneko Kantari Kontariren bigarren saioa, benetan berezia izango da. Erramun Martikorena, artzai eta euskal abeslariarekin batera, saio aparta izango baitugu, musika, kantua, txakolina eta gazta uztartuz oraingoan.

Otsobi baserrian sortua (hortik ezizena), Baigorrin, modu profesionalean sekula ibili ez bada ere, (ofizioz artzai) zein autodidakta izanik, Euskal musika herrikoiaren erreferente nagusietarikoa da, bere eta bereziki beren, ahotsa.

1969an Larzabalen kantu txapelketa irabazi zuenetik, ehundaka izan dira beren kontzertu zein agerradiak.  1978An lehen disko grabatzeko parada izan zuen. Manex Pagolak zirikatuta, a capella. Lehen diska horretan, Maitiak galde egin zautan abesti ezaguna agertzen zaigu. Letra, Azkue etab egindako euskal kantu batuketan agertzen bada ere, musika Erramun-ena dela esan behar da. Letragilea ez baina melodia asmatzaile bikaina bait da. 9 diska propio eta hainbat kolaborazio dituena. Laboa, Lertxundi, Lete,….etab luze batekin.  Berea da, Xabier Letek asmatutako  Xalbador-en Heriotzean bertsiorik esagunena, ziurrenik, euskal kantagintzan abestirik abestu-entzunena.

Xalbadoren  Heriotzean zein Zetak taldearekin egindako kantekin gozatu ostean, Erramun berak ekoiztutako gazna eta Bizkaiko Txakolinarekin uztartze dastaketa izango dugu.

Erramun Martikorena Kontari Kantari

Prezioa: 5 €

informazioa eta sarreraK:

https://bizkaikotxakolina.eus/eventos/kantari-kontari/

Mendibile Jauregia

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366