Kantari Kontarin Gabonetako koplak Roberto Etxebarriarekin
Berriak

Kantari Kontarin Gabonetako koplak Roberto Etxebarriarekin

Kantari Kontari kantuan adituak diren kideak elkartu eta saio ezberdinak sortu ditu, bertan txakolina eta kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak elkarbanatuz.

Kantari Kontari kantuan adituak diren kideak elkartu eta saio ezberdinak sortu ditu, bertan txakolina eta kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak elkarbanatuz.

Mendibile Elkartea, Bizkaiko Txakolina JDB eta Aiko Taldearen elkarlanari esker Kantari Kontari Mendibilen proiektua martxan jartzen dugu 2024. urtean.

Kantari Kontarik kantua modu aktibo eta interaktiboan bizitzeko aukera ematen digu, entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko. Euskal kantuaren gizarteratzearen alde, zabaltzearen alde eta demokratizatzearen alde antolatutako proiektua da.

“Tradiziozko” kantuan edo kantu herrikoian adituak diren kideak izango ditugu udaberriko lau saioetan. Bertan kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak partekatuz.  Haiekin batera kantatu eta kantua barneratuko dugu gure bizia aberasteko, saio bakoitza txakolin dastaketa batekin bukatuz.

Abenduak 14, larunbata: Roberto Etxebarria

18:30

Roberto Etxebarria

Prezioa: 5 €

EROSI

GEHIAGO JAKIN

Mendibile Jauregia

Roberto Etxebarria kantautore eta akordeoi musikariak itxiko du udazkeneko zikloa, euskal gabon kanta tradizionaletatik haratago errepertorioa arakatzeko emanaldiarekin. Etxebarria Trikiti Pieza Berrien I. Txapelketaren irabazlea da, “Bihotzetik bihotzari” konposizio ospetsuarekin, eta ibilbide bikaina egin du, Bilbao Musikan irakasle gisa jardunez eta trikitixarako pieza berriak sortuz. Bere saioa Gabonetako musikaren bilakaerari begirada sakon eta aberasgarria izango da.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako bi txakolin dastatzeaz ere gozatuko dugu.

Kartela ez dago une honetan eskuragarri. Informazioa eskatzeko: info@aiko.eus.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366