Kantari Kontari Roberto Etxebarriarekin Mendibile Jauregian (Leioa/Bizkaia)
Berriak

Kantari Kontari Roberto Etxebarriarekin Mendibile Jauregian (Leioa/Bizkaia)

Udaberriko saioei amaiera emateko, programa berezi bat prestatu dugu Roberto Etxebarriarekin batera. Kantu bazkari batera gonbidatzen gaituzte ekainaren 15ean, Leioako Mendibile Jauregian, Bizkaiko Txakolinarekin batera.

Udaberriko saioei amaiera emateko, programa berezi bat prestatu dugu Roberto Etxebarriarekin batera, Miren alaba eta Idoia Markaida lagunduta datorrela oraingoan. Trikitilaria baino gehiago, Roberto Etxebarria artista kantautore eta soinujole handia da, bere alabarekin batera, abesti eta koplekin tradizioa aberastu eta bizirik mantentzen duena.

Aiko Taldearekin batera, Bizkaiko Txakolinarekin batera kantua eta dantza uztartuz, Kantu Bazkari batera gonbidatzen gaituzte ekainaren 15ean, 14:30ean, Leioako Mendibile Jauregian, Aita Sanantonioren "errepetiziño" bezperan kantu eta dantza errepertorioa freskatzeko. Elkarrekin kantatu eta dantzatzeko aukera eta giro paregabea izango dugu Bizkaiko Txakolinaren laguntzaz: "txakolin, txakolin, txakolinak on egin". Zatoz kantatuz eta dantzatzuz gozatzera!

Izen ematea berton: 35 euro

https://bizkaikotxakolina.eus/eventos/kantari-kontari/

Prezioa barne, Leioa Gastro menua eta Bizkaiko Txakolinekin uztarketa:

  • Berdel montaditoa barazki erreen gainean - Garena Txakolina 2023.
  • Tomate entsalada, gazta freskoa, intxaurrak eta oliba beltza - Loreako Ama Rosé 2023, Virgen de Lorea Upeltegia.
  • Espinaka pasta freskoa txanpiñoi eta baratxuri samurrekin - Paradisuak Leioa 2022, Itsasmendi Upeltegiak.
  • Txerri azpizuna plantxan patata eta aza purearekin - Ieup! Barrikan 2022, Magalarte Lezama upategia.
  • Sagar-tarta banilla izozkiarekin.

Kantu/dantza bazkaria da, beraz, guztiok kantatu eta dantzan egingo dugu.

Bazkalostean, dantzaldi/erromeria izango da terrazan.

Ekitaldia euskaraz da.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366