Edukira joan
Sartu
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Dantza Eskola
  • Agenda
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Izena eman

Musika

  • Aiko Taldea
  • Historia
  • Kontratazioa
  • Aikopeko
  • Kontratazioa

Edukiak

  • Diskografia
  • Bideoak

Eskola

  • Astero
  • Gazte Eskola
  • Sakontzen
  • Pandero Eskola
  • Danspirenaika
  • Debalde

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

898 032 511
aiko@aikotaldea.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
KANTARI KONTARI, kantatzeko eta gozatzeko aukera berri bat | AIKO Taldea
Berriak
2024(e)ko otsailaren 21(a)

KANTARI KONTARI, kantatzeko eta gozatzeko aukera berri bat

Tradizioa eta ahozko kultura askorentzat bat dira, eta ahozko kulturaren oinarrietako bat kantua da. Tradizioa eta kantua bizirik daude edo ez daude, eta horregatik Aiko taldetik kantatzeko gune...

Tradizioa eta ahozko kultura askorentzat bat dira, eta ahozko kulturaren oinarrietako bat kantua da. Tradizioa eta kantua bizirik daude edo ez daude, eta horregatik Aiko taldetik kantatzeko gune berriak sortzen diardugu.

Azkenengo urteetan, dantza eta kantua, gizaki guztion bizimoduaren parte izatetik, komunikatzeko bidea eta arte parte-hartzaile herrikoia izatetik, banakako espezialista batzuen gunea izatera igaro da. Gero eta "ikuskizun"-ago bilakatu da eta herritarrok "ikusle-entzule" pasibo bihurtu gara. Horrela, gaur egun, hainbatek uste du dantzan egiteko dantzari izan behar dela eta kantuan aritzeko kantari. Modu horretan, dantza eta kantuaren jatorrizko izaera eta funtzioak galdu egiten dira. Guretzat, kantuak aktiboa eta interaktiboa izan behar du; entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko.

Euskal kantuaren gizarteratzearen alde, zabaltzearen alde eta demokratizatzearen alde  antolatu diren ikastaroen osagarri modura, k@ntari egitaraua proposatzera gatozkizue. 

Asmoa da, hilean behin edo, ikasturtean zehar, "tradiziozko" kantuan edo kantu herrikoian adituak diren kideak ekartzea tailer/saio bat eurekin partekatzeko (tenporalizazio malgua: arratsalde bat, ordubete, bi, hiru...). Bertan partekatuko genituzke kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak. Haiekin batera kantatu eta, ahal dela, kanturen bat buruz ikasi: kantua barneratu gure bizia aberasteko. Gonbidatu batzuk musika tresnez lagundurik agertuko zaizkigu, eta agian tresna horien inguruan ere arituko dira: panderoa, rabela, koilarak, akordeoia... Beste batzuk "a capela" edo gurean "a txapela". Beste batzuk kantuak baino kontuak ekarriko dizkigute. Aske.

Beste alde batetik, gurean, txakolina eta kantua eskutik lotuta agertu zaizkigu beti, eta K@ntari, Bizkaiko Txakolina ezagutu, dastatu eta eztarriak lehuntzeko aukera paregabea dela iruditzen zaigu. 

Gontzal Mendibil

Kantari Kontari ekimena zabaltzeko, martxoaren 16an, larunbatez, 18:30tan Gontzal Mendibil hurbilduko zaigu. Zeanurin jaiotako abeslari Bizkaitarra, konpositore eta ekoizleak, euskal kantagintzan bide luze eta oparoa egin du, eta bere ahotsa gure herriaren historiaren parte dela esan dezakegu, eta bere kantu batzuk, himno bilakatu dira, "Bagare" esate baterako.

Ondoren, 20:00 aldera, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren bi txakolin dastatuko dira eta txakolinarekin batera dantzan eta kantuan ekingo diogu guztiok elkarrekin. Helburua: kantua soinean izatea.

IZEN EMATEA 5€. SARRERAK ONLINE HEMEN

https://bizkaikotxakolina.eus/eu/eventos/kantari-kontari/

Udaberriko Kantari Kontari saioak:

Martxoak 16 GONTZAL MENDIBIL

Apirilak 13 THIERRY BISCARY

Maiatzak 4 MADDI OIENART

Ekainak 15 ROBERTO ETXEBARRIA eta AIKO TALDEA

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

AIKO
8Ots
8 Ots 2026

La jota de... jota estandarizatuak, Donostia, martxoak 1

Azken hamarkadetan, jotaldia oholtza edo lehiaketa esparrura eramatearekin batera, forma itxi eta lokalizatu batzuk sortu dira gure inguruan. Forma horiek azken hamarkadetan zabaldu eta dantza...

Irakurri
AIKO
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

898 032 511
Aikopeko

Argi Zarraga

648 277 266
15
Urt
15 Urt 2026

DANTZA EGONALDIA URKIOLAN Martxoak 21-22

Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola...

Irakurri
AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7
14Urt
14 Urt 2026

AIKOPEKO OTXARKOAGAN, otsailak 7

Aikopeko Argi Zameza, Aitor Furundarena eta Sabin Bikandi elkartzen dituen proposamen berria da. Hirurok ere AIKO Taldeko kideak dira, baina oraingo honetan formatu txiki, arin eta gertuko batekin...

Irakurri
aiko@aikotaldea.eus
Kontaktu formularioa