Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Ikastaroak Dantzertin Aikoren eskutik | AIKO
Ikastaroak Dantzertin Aikoren eskutik
Berriak

Ikastaroak Dantzertin Aikoren eskutik

Gizakiak, musika entzutean, kultura gehienetan, gorputza mugitzeko joera duela esan daiteke, hau da, dantzan egiteko joera. Eta orain arte, dantza ere hori izan da, musikarekin bat datorren gizakiaren mugimendua. XIX.

AURKEZPEN TAILERRAK

ezagutu gaitzazu eta frogatu izena eman aurretik

Bizkaian

urriak 14, ostirala, 15:00-16:00

Dantzerti, Sarriko, Ibarrekolanda plaza, BILBO

Araban

urriak 14, ostirala, 19:00-20:00

Musika Etxea, San Antonio 14, GASTEIZ

Gipuzkoan

urriak 21, ostirala, 19:00-20:00

Musika Eskola, Alfonso XI z/g, ERRENDERI

LEHEN ESKOLA EGUNA URRIAREN 28an OSTIRALEZ DANTZERTIN

Hemen promo bideoa:

https://youtu.be/KH8OgKAVhFg 

Gizakiak, musika entzutean, kultura gehienetan, gorputza mugitzeko joera duela esan daiteke, hau da, dantzan egiteko joera. Eta orain arte, dantza ere hori izan da, musikarekin bat datorren gizakiaren mugimendua.

XIX. mendetik aurrera batez ere, burges agintarien eskuetatik kontzertuaren errituala hedatzen da Europan zehar aitzin eta mundu guztian gero. Kontzertuan, gizakion berezko erantzun psikomotorea musikarekiko erabat erreprimitzen da. Horrela, gaur egun, ohizkoa da bals bat, mazurka bat edo polka bat antzerki areto batean edo plazan eserita entzutea. Erromeri-dantzaldi giroan dantzarako jotzetik entzunaldietara pasatu gara konturatu gabe.

Aipatu dugunez, musika eta dantza txanpon beraren alderdi biak dira. Horregatik historian zehar, gure kulturan, dantza maisuak musikariak ziren gehienetan eta musikariak dantza maisu. Gaur egun aldiz, espezializazioaren izenean agian, musika maisuak dantzaz gutxi dakite eta dantza maisuak musikaz gauza bera. Egoera honi aurre egiteko, Aiko taldeak ikasbide bi dakarzkigu ikasturte honetarako, ikastaro bi: DANTZA (musikarientzat) eta MUSIKA (dantzarientzat)

01 Dantza (musikarientzat)

"Dantza musikarientzat" ikastaroan musikariok gure dantzarako ofizioa berreskuratzeko lehen urratsa ematera gonbidatzen zaitugu. Ateak ireki ditzagun mazurka bat, fox bat edo fandango baten egitura erritmikoak ezagutzeko dantzaren bidez, ondoren musikaz adierazteko gai izan gaitezan. Ikas dezagun dantzan dantzarako egoki jotzen ikasteko, dantza "entzuten" ikasteko. Eta guzti hori, hori bai, ondo pasatzeko asmoz! Barre egiteko prest etorri gero! Barre aldamenekoarekin eta geure buruaz ere barre egiteko prest!

Egitaraua:

  • Musika eta dantzaren arteko erlazioa erritmoaren bidez
  • Hasi hasieratik
  • Pasodoblea
  • Balsa
  • Txotisa eta polka
  • Boleroa
  • Mazurka
  • Foxa
  • Tangoa
  • Habanera
  • Trikitia: jota edo fandangoa eta arinarin edo porrusalda

Dantza jauzien sistema.

    NORI ZUZENDUA: dantzan eta dantzaz ikasi nahi duten musika irakasleak, koru eta orkestra zuzendariak, musikaren pedagogian adituak eta musikariak orokorrean.

    ZER BEHAR DEN: dantzan eroso egiteko oinetako eta janzkera.

    NOIZ: 2016.eko urritik ekainera, astean behin, ostiraletan 15:30-17:00

    NON: Dantzerti, Sarriko, Ibarrekolanda Plaza, 48015 Bilbao 

    02 Musika (dantzarientzat)

    Mendebaldeko kulturan, duela gutxirarte behinik behin, gorputzaren mugimendu landu eta berezienak ere, dantza moduan onartuak izateko musikarekin bat egin behar izan dute, espazio-denbora lerroan modu jakin batean antolatuak, doinuaren egiturarekin, erritmoa deritzogun horren bitartez, bat egiteko. Eta gorputzaren mugimendua espazio-denbora lerro horretan nola kokatu eta antolatzen den ulertu, ikasi eta lantzeko sortu dugu ikastaro hau.

    Egitaraua:

    • Soinuaren ezaugarriak
    • Pultsua antzematen eta barneratzen
    • Azentoa

    Erritmo bikoiti eta hirukoitiak.

    Erritmoa antolatzeko ahaleginetan: konpasa eta denboraren idazkera.

    Konpas aldaketak

    Ahotsa eta kantuaren oinarriak

    Soinuaren altuera idazten

    Dantzen egitura erritmikoak aztertzen, ulertzen eta lantzen

    Inprobisazioa eta sormena dantzan 

      OHARRA: ikastarora datozen dantza maisua eta dantzariak, musika eta musikariaren ikuspuntua hobeto landu eta ulertzeko, panderoa erabiliko dugu eskoletan. Era berean, panderoa oso tresna egokia iruditzen zaigu kantuarekin batera dantza laguntzeko, eta bide batez, ikasleak, zerbait praktikoa eta erabilgarria ere ikas dezan.

      NORI ZUZENDUA: musika eta musikaz, dantza eta musikaren arteko harremanaz ikasi nahi duten dantza irakasleak, dantza maisuak, koreografoak, dantzaren pedagogiaren irakasleak, eta orokorrean dantzariak eta dantzan adituak.

      ZER BEHAR DEN: panderoa eta dantzan eroso egiteko oinetako eta janzkera.

      NOIZ: 2016.eko urritik ekainera, astean behin, ostiraletan 17:00-19:00

      NON: Dantzerti, Sarriko, Ibarrekolanda Plaza, 48015 Bilbao

      Izena emateko

      200€* sartu dagokion ikastaroaren kodea "01" (DANTZA musikarientzat) edo "02" (MUSIKA dantzarientzat)+ ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian:

      2095 0233 10 9116390934

      Eskoletan bertan, ikastaroa hasita, izen emate orria bete beharko da.

      • Dantzertiko ikasle, irakasle eta langileentzako prezio berezia 150€.
      • 01 DANTZA (musikarientzat) + 02 MUSIKA (dantzarientzat) ikastaro bietan izena eman nahi dutenentzako prezio berezia 300€.

      LEHEN ESKOLA EGUNA URRIAREN 28an OSTIRALEZ DANTZERTIN

      IKASTAROETAKO IRAKASLEAK

      Sabin Bikandi Belandia (Galdakao 1965)

      Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edo/ta jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikuskizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldeko kidea.

      Maria Jose Lopez Ugarte (Bilbo 1966)

      Goi mailako musika armonia, konposaketa eta musika irakaslea. Erdi mailako piano eta txistu musika irakaslea. "Willems" irakasbidean diplomatua Lyoneko eskolan. Txistulari eta piano jole moduan aritu da hainbat taldetan. Azken urteetan, eta bere irakasle formazio zabala osatze aldera, Patxi Labordarekin dantzan ikasi du BilbaoMusikan. 1985 geroztik, musika irakasle moduan lan egin du Bizkaiko musika eskola ezberdinetan. Gaur egun, Bilboko Udal Musika Eskolako piano eta musika irakaslea da.

       info+ 634 423 539

      Partekatu

      Erlazionatutakoak

      Beste berriak

      LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

      LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

      Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

      Irakurri
      AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

      AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

      Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

      Irakurri
      Harremana

      Kontaktua

      AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

      Elkartea + Eskola

      Uxue Zarate

      634 423 539
      Aiko Taldea

      Sabin Bikandi

      690 622 511
      Aikopeko

      Argi Zameza

      646 277 366
      Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

      Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

      Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

      Irakurri
      aiko@aiko.eus
      Kontaktu formularioa