Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
German Aldekoari omenaldia Urkiolan Dantza Egunean, ekainak 16 | AIKO
German Aldekoari omenaldia Urkiolan Dantza Egunean, ekainak 16
Berriak

German Aldekoari omenaldia Urkiolan Dantza Egunean, ekainak 16

Musika eta dantza parte-hartzaileak izan dira duela gutxirarte, “interaktiboak” orain esaten dugunalez, eta doinua eta berarekin bat eginda mugitzen diren gizakien arteko zubi hori danbolinteruak betetzen zuen.

German Aldekoa Berrizko danbolinteroa hil da

Musika eta dantza parte-hartzaileak izan dira duela gutxirarte, “interaktiboak” orain esaten dugunalez, eta doinua eta berarekin bat eginda mugitzen diren gizakien arteko zubi hori danbolinteruak betetzen zuen. Dantzan eta dantzaz zekien danbolinteroak, dantza maisua ere sarritan, eta German Aldekoa horrelakoa izan da: danbolinteroa.

Berrizeko Atxanietan jaioa duela 71 urte, ofizioa etxean ikasitakoa aita Alejandro Aldekoarengandik eta aldamenean ikaskide Jon anaia zuela. Dantzan lehenengo eta txistu eta danbolina gero. Eskola zaharrean, aintzinako metodologia erabiliz, Patxikutarrak, Maurizio eta Etxahunek ikasi zuten modura.

Eta eskola zaharra gaur erabat berritzailea litzateke ikasbide moduan. Ez ote gara konturatuko, musika eta dantza barneratu behar dugula lehenengo eta ondoren irakurtzen eta idazten ikasi hizkuntzarekin egiten dugun bezala? Dantzan lehenik eta dantzarako jotzen gero.

German joan zaigu, Jon anaia hor dugu, eta Berrizen, etorkizunera begira, danbolinteru ofizioa ikasi eta betetzeko zuloa gelditzen zaigu. Ez ote da txistulariren bat danbolinteru ofizioa ikasten animatuko?

Eta lagunarteko agur apal bat egiteko, datorren ekainaren 16an, Sanantonio errepetizio egunean, Urkiolan elkartuko gara San Lorentzoko dantzari eta lagunak, AIKO Taldea, Roberto Etxebarria trikitilaria, Bizkaiko Gaiteroak, Durangaldeko dantzari eta txistulariak eta inguruetako dantzazaleak. 

  • -13:30 inguru (aizkolariak eta daude aurretik) Berrizko San Lorentzo Dantza Taldea
  • -14:00 inguru “bermut” dantzaldie inguruko ostatuan

BAZKARIA (bokadilloa, tartera, txitxiburduntzie… bakoitzak bere aidera)

  • -16:30 ERROMERIAK: Roberto Etxebarria, Bizkaiko Gaiteroak, AIKO Taldea
  • *Euria balitz, Abadiñoko Udalak karpa handi bat prestatu digu berton ekiteko.
  • *Ordutegiak, beti bezala, pokomasomenosekoak dira.

Eskerrikasko German emandako guzti horregatik, musikari, dantzari, danbolintero eta batez ere lagun zintzo moduan.

PS Hemen Germanen maisutasunaren adibide bat, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak 1989. urtean aspaldiko dantzariak elkartu zituen eta beraiekin bat eginez erregelak egiten, danbolinteroa, German Aldekoa. Ofizioa, artea eta batzutan majia ere. 

https://youtu.be/TyJIGsYxmaY?si=7cZo8vvYnJ_9-pIS

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa