GALTXETABURU EGUNA, Galtxetaburu CDaren aurkezpena
Berriak

GALTXETABURU EGUNA, Galtxetaburu CDaren aurkezpena

Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” (1934 Monterrey Park, 1990 Gamarte) soinularia eta bere musika erreferente bat bihurtu dira Euskal Herriko dantzari eta dantzazaleontzat.

GALTXETABURU EGUNA

Beñat Irigoyen, Galtxetaburu CDaren aurkezpena

Urriak 30 / Igandea / Uharte Garazi

autobusa + bazkaria= 55 €

Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” (1934 Monterrey Park, 1990 Gamarte) soinularia eta bere musika erreferente bat bihurtu dira Euskal Herriko dantzari eta dantzazaleontzat. Irulegi Irratiaren eskutik 1988an grabatu zituen doinuak casette batean argitaratu ziren eta berehala agortu ere. AIKO Taldean aspalditik buruan genuen Galtxetaburuen grabaketok berriz argitaratzea, eta bere seme Jean Christian eta familiarekin adostutua gure ametsa martxan dago.

CDaren aurkezpena aukera ederra iruditu zaigu Galtxetaburu eguna ospatzeko, bere omenez musika eta dantzaren inguruan elkartzeko eta egun eder bat pasatzeko datorren urriaren 30ean Uharte Garazin.

BIDAIA (ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala)

GALTXETABURU EGUNA EGITARAUA

  • 11:00 Jauziak lekuko musikariekin
  • 12:00 Bi Hitz Jauzietaz eta Musikarietaz atzo eta egun
  • 12:30 Apéritifa(herriko etxeak eskainirik ) eta dantzak Aikorekin
  • 13:45 Apairua. Menua : arraina , Ahatekia , gasna , bixkotxa , arnoa , ura , ogia
  • 16:00 Jauziak eta dantzak Aikorekin
  • 18:00 Etxera bueltan

Tokia Uharte Garaziko Plaza, Donibane Garazi ondo ondoan

AUTOBUSA+BAZKARIA= 55 €

PLAZA MUGATUAK lehen 50 izen emateak

IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN

https://forms.gle/qQg32xo7K4ZHThx1A

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366