Gabonetako dantza-bazkaria eta CD berriaren aurkezpena
Berriak

Gabonetako dantza-bazkaria eta CD berriaren aurkezpena

Abenduaren 14an, larunbata, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Abenduaren 14an, larunbata, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Beste urte bat ere eman dugu jota, arrimateko, jauzi etabarren inguruan eta 2013ko gabonetako eta urte amaierako bazkaria egiteko sasoia heldu da euri ta freskura artean: datorren abenduaren 14an egingo dugu, zapatatuz, Durangoko Plateruenan, elkarrekin bazkaldu, dantzatu eta ondo pasatzeko asmoz. Eta gabonetako opari moduan, egun horretan ere, SOKEN DANTZA CD berria aurkeztuko dugu, etxekoentzat prezio berezi batean eskeiniz.

 

13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena) eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.

  • 14:00 Txakoli gonbitea Plateruenan
  • 14:30 Bazkaria   
  • 17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin
  • 20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.
  • 22:00 Akaberea “Mi carro”rekin. 

Apuntatzeko: izen-abizenak emanez, 20 EUR sartu Kutxabank-eko honako kontuan  

2095-0233-11-9111124111

Gogoratu, plaza mugatuak direla, beraz ez utzi azken ordurako izena ematea…

Ordutegiak, dakizuenez, pokomasomenosekoak dira.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366