Fasioren mendea interneten
Berriak

Fasioren mendea interneten

Arratiako soinulari ospetsuenetako bat, Bonifazio Arandia Fasio (Igorre, 1909-1987), jaio zeneko ehungarren urteurrena ospatzeko aitzakiarekin, liburu+CD+DVD bat argitaratu genuen Igorreko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.

Arratiako soinulari ospetsuenetako bat, Bonifazio Arandia Fasio (Igorre, 1909-1987), jaio zeneko ehungarren urteurrena ospatzeko aitzakiarekin, liburu+CD+DVD bat argitaratu genuen Igorreko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Liburuan ikuspegi progresiboa erabiltzen da, akordeoiaren azterketa orokorretik abiatu eta Euskal Herritik Arratiara, azkenean Fasio banakakora heldu arte. Liburuarekin batera CD bat eta DVD bat datoz. CDak, Jon Etxebarri Iturbek, 1985. urtean, argitaratu gabe zegoen Fasioren grabazio adierazgarri bat dauka. DVDan, Fasio jotzen 1982an eta 1986an eta berari egin zitzaion omenaldia 1988an ikus dezakegu.

Lana guztion eskura jartzeko asmoz, internetera ekarri ditugu edukiok (https://aiko.eus/edukiak/diskografia/fasioren-mendea), eta hori gutxi balitz, gehigarri interesgarri batekin: CDko doinuen partiturak PDF formatoan, Adolfo Jainagari esker.

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366