Euskaldunan ederto pasatu dugu!
Berriak

Euskaldunan ederto pasatu dugu!

Ohitura falta edo... hasieran arraro ikusi dugu gure burua zintzo eserita dagoen entzulegoarentzat jotzen, baina pixkanaka giroa egokitu eta primeran pasatu dugula esan dezakegu.

Ohitura falta edo... hasieran arraro ikusi dugu gure burua zintzo eserita dagoen entzulegoarentzat jotzen, baina pixkanaka giroa egokitu eta primeran pasatu dugula esan dezakegu. Kategoriazko kuadrilla izan dugu dantzan (kuadrilla, lau dantzariz osaturiko taldea da batez ere) eta beraientzat eta beraiekin jotzea "gozada" bat izan da. Nork daki, agian pixka bat antolatu eta "ikuskizun" moduan eskeini beharko dugu gaurkoa... Edo eta, lagun batek esan digunez, izena aldatu eta Aiko taldea izan beharrean (azken batean dantzazale lagun talde bat garelako) "Aiko konpainia" izan (txantxa da gero!).

Argazkian (foto Arrieta) Lourdes, Ibone, Josu eta Patxi dantzaldia prestatzen Sabin platano bat jaten ari dela...

Eskerrikasko guztioi etorri eta laguntzearren. Ederto pasatu dugu!!

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366