Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
ERROMERIA URBIAN URRIAREN 9an IGANDEA Juanjo Uranga gogoan
Berriak

ERROMERIA URBIAN URRIAREN 9an IGANDEA Juanjo Uranga gogoan

Juanjo Uranga, gure dantza maisu eta lagun handia joan zitzaigunetik, Urbian elkartu eta bera gogoan dugula dantzatzeko, kantatzeko eta elkarrekin gozatzeko asmoa genuen, eta datorren igandean, urriak 9, Urbian elkartzeko deialdiarekin gatoz.

EGURALDIA DELA ETA ERROMERIA URRIAREN 9an IGANDEZ EGINGO DUGU

Juanjo Uranga, gure dantza maisu eta lagun handia joan zitzaigunetik, Urbian elkartu eta bera gogoan dugula dantzatzeko, kantatzeko eta elkarrekin gozatzeko asmoa genuen, eta datorren igandean, urriak 9,  Urbian elkartzeko deialdiarekin gatoz. Eguraldi petrala egingo balu, beste baterako utziko dugu; Urbian ez dago guztiontzat aterpe egokirik eta. Azken orduko erabaki hori AIKO taldearen web orrialdean adieraziko dugu (https://aiko.eus/)

Tradiziozko lagunen arteko erromeria egitea da gure asmoa: danbolinaren soinuarekin edo/eta Juanjok erabiltzen zuen "yogur potea"ren doinuarekin dantzan, kantuan... Bazkaria ere bakoitzaren kontura, etxetik bokata, tartera... edo ostatuan zerbait jan nahi duenak. 12.00tan elkartuko gara Arantzazuko eleizaren sarreran Urbiara abiatzeko. Eta bertora heldu (14:00 +/-) eta "sobre la martxa" jo, dantzatu, bazkaldu, berriz dantzatu... Arratsaldeko 17:00tan edo, etxerako bidea, lasai jeitsi eta dena sosieguz egiteko.

Ez dago izenik eman behar, doan, libre eta irekia da gure proposamena, Juanjok dantzarekiko zuen maitasuna partekatzeko, beharrezkoa, hori bai: ondo pasatzeko gogoa...

Esandakoa, eguraldiak lagun, iganderarte 12:00tan Arantzazun.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa
ERROMERIA URBIAN URRIAREN 9an IGANDEA Juanjo Uranga gogoan | AIKO