Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
Durangok BBK Dantzajaia ospatuko du urteari agur esateko | AIKO
Durangok BBK Dantzajaia ospatuko du urteari agur esateko
Berriak

Durangok BBK Dantzajaia ospatuko du urteari agur esateko

Durangoko Udalak eta BBK Fundazioak, AIKO Taldearekin elkarlanean, erromeri berezia antolatu dute datorren abenduaren 16rako Durangon, dantzazaleon urteari modu egokian agur esateko.

Durangoko Udalak eta BBK Fundazioak, AIKO Taldearekin elkarlanean, erromeri berezia antolatu dute datorren abenduaren 16rako Durangon, dantzazaleon urteari modu egokian agur esateko. Eta ekimena iragartzeko eta motorrak berotzeko, abenduaren 9an, AIKO Taldeak Dantzapoteoan ekingo dio Durangoko kaleetatik.

Urtean zehar, BBK Dantzaldi Ibiltariak erromeriak antolatu izan ditu Bizkaiko hainbat lekutan, musika eta dantza tradizionalaren hedapena sustatzeko, bai eta ondare kulturala transmititzen eta mantentzen laguntzeko ere, musika eta dantza tradizionalak aisialdiko jarduera gisa normalizatuz.

Dantzajaiak luxuxko gongidatuak izango ditu AIKO Taldea, Miren eta Roberto Etxebarria eta Bizkaiko Gaiteroak, aurretik ere elkarrekin aritu direnak eta Durangora hurbiltzen direnak dantzan jartzeko prest daudenak.

Erromerian parte hartzen duten taldeek, bakoitzak bere modura plaza dantzan jarriko dute eta dantza jauziak, jota eta porruak, baltseoa, larrain dantza… apatsak apurtu arte dantzan disfrutatzeko aparteko aukera izango da.

Miren eta Roberto Etxebarriak kantu eta koplak, hillarabikoa, farrea edo eskusoinu txikia, bibolina eta panderoa erabiliz alaituko gaituzte. Tradiziozko errepertorioa eta Robertok sortutako musika ederrak ekarriko dizkigute. AIKO Taldeak dantza gidatu eta proposamen ezberdinak egingo dizkigu hurbiltzen diren guztiak dantzara erakartzeko eta guztientzat dantza gune gozo bat sortzeko. Bizkaiko Gaiteroak bere soinu indartsu eta berezkoarekin erromeriari ginda jarriko diote, batez ere, amaiera aldera Lizarrako Larrain Dantzarekin.

  • AIKO Taldea musika eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, eta duela 20 urtetik musika eta dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzen eta ezagutarazten eta erromerien izpiritu herrikoia berreskuratzen ari da lanean, dantzarako espazio berriak sortuz. Taldearen bokazioa “modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea” eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea da.
  • Miren eta Roberto Etxebarriak "Kolpatuz" diskoa aurkeztu berri dute, Robertok berak konposatutako erritmo eta melodia askotariko errepertorioarekin. Oraingoan, BBK Dantzajaira Idoia Markaidarekin batera datoz, Euskal Herri guztiko plazetan ezaguna den taldearekin, kantu, kopla, akordeoia, panderoa eta bibolinez era guztietako erritmoak dantzarako eskaintzeko.
  • “Bizkaiko Gaiteroak Taldea” gaitarekin zenbait ideia musikal garatzeko, tradiziozko mihibikoitzaren garapena eta asaba zaharrek eginiko ekarpenari eusteko asmoarekin sortu zen. Bere ekintzarik garrantzitsuenetako bat irakaskuntzarena izan bada ere, beste hainbat musika talderekin kolaboratzen dute: musika bandak, txarangak, saxofoi laukoteak, bibolin laukoteak eta abar… eta aspalditik, AIKO Taldearekin, erromeri eta dantza jaietan, eta elkarrekin Bikaña CDa ere grabatu zutelarik.

BBK Dantzajaia Plateruena Kultur Aterpean ospatuko da abenduaren 16an 17:00etatik aurrera eta dantza saioa zabaltzeko trebakuntza tailer txiki bat eskeiniko da guztiontzako dantza plaza zabaltzeko. Eta abenduaren 9an, eguraldiak laguntzen badu, 13:00tan hasita, BBK Dantzajaia iragarri eta dantzazaleak animatzeko, Durangoko kaleetan zehar, Dantzapoteoa AIKO Taldearekin. Durangoko feria bisitatu eta AIKO Taldearekin parrandatxoa egiteko aukera ederra. Animatu!

Jarduerak edozeinek parte hartzeko pentsatua daude, gazte, heldu zein adineko, eta doakoak izango dira, beraz, dantzaz modu dibertigarri eta osasungarrian jarduteko nahia duen edonor ongietorria izango da.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa