Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
"Dantzazaleak" Xemein-Markinan azaroaren 15erarte | AIKO
"Dantzazaleak"  Xemein-Markinan azaroaren 15erarte
Berriak

"Dantzazaleak" Xemein-Markinan azaroaren 15erarte

“DANTZAZALEAK” argazki erakusketa izango dute erakusgai iraila eta urtarrila bitartean honako leku hauek Bilboko BBK Aretoa, Donostiako Alderdi-Eder Udal Liburutegia, Sopelako kultur etxea, Xemein-Markinako Uhagon Kulturgunea, eta Gernika-Lumoko kulture etxeak.

Xemein-Markinako erakusketa luzatu egin da azaroaren 15erarte.

“DANTZAZALEAK” argazki erakusketa izango dute erakusgai iraila eta urtarrila bitartean honako leku hauek Bilboko BBK Aretoa, Donostiako Alderdi-Eder Udal Liburutegia, Sopelako kultur etxea, Xemein-Markinako Uhagon Kulturgunea, eta Gernika-Lumoko kulture etxeak. Iñaki Andres argazkilariak egindako 130 irudiren bilduma honekin AIKO taldeak omendu egin nahi ditu gaurdaino gure ikastaroetan parte hartu duten dantzari eta dantzazale guztiak.

Gure DANTZALDI IBILTARIA-n parte hartzen duten irakasle eta ikasleen gogoan eta dedikazioan jarri du arreta Iñaki Andresek eta bere argazki-makinarekin gure taldearen filosofia atzitzea lortu du:  modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea.

Hola, argazki erakusketa dantzarako gonbite ere bihurtzen da plazan dantzan egitearen erritu soziala berreskuratu nahi dutenentzat, lotsa albo batera utzi eta musika tradizionalaren erritmora jendaurrean “askatzeko” bultzadatxo bat behar dutenentzat.  

Bilboko, Donostiako eta Sopelako erakusketen ostean, "Dantzazaleak" argazki erakusketa ikusgai dago Xemein-Markinako Uhagon Kulturgunean azaroaren 15erarte. Hasieran urriaren 31ararte adostuta zegoen erakusketa baina hor nonbait gustatu egin zaie eta beste aste birako luzatu da...

Eta gogoratu, Gernikako Kultur Etxean abenduaren 17tik urtarrilaren 10era.

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa