Dantzazale eguna Durangon, ekainak 25
Berriak

Dantzazale eguna Durangon, ekainak 25

Dantzazale eguna ospatzera gatoz Durangora berriz ere ekainaren 25ean. Eguerdiko 13:00tan Santa Ana Plazan elkartuko gara Dantzapoteoan ekiteko kalez-kale kantuan eta dantzan.

Dantzazale eguna ospatzera gatoz Durangora berriz ere ekainaren 25ean. Eguerdiko 13:00tan Santa Ana Plazan elkartuko gara Dantzapoteoan ekiteko kalez-kale kantuan eta dantzan. 15:00tan bazkaltzeko elkartuko gara Durangoko azoka zaharrean eta bazkalondoko derrigorrezko kantaldia bukatuta, aterri bada Aurora Abasolo Parkera joango gara erromerian dantzan egiteko, edo bestela, aterpean, azokan bertan egingo dugu. Ah! Pelukeriara joan ETBkoak grabatzera etorriko dira eta seguramente!

DANTZAZALE EGUNA

EKAINAK 25

DURANGOKO AZOKA ZAHARREAN

  • 13:00 Santa Ana Plazan, Soka dantza eta ondoren Dantzapoteoa AIKO, Bizkaiko Gaiteroak eta lagunekin.
  • 15:00 Bazkaria, sagardotegi ibiltaria Durangoko azoka zaharrean.
  • 16:00 Bazkalondoko kantu eta dantzak: Isil isilik dago, Boga boga, Prima eierra...
  • 17:00 Erromeria, Aurora Abasolo Parkean aterri bada eta bestela azokako aterpean:
  • Roberto Etxebarria, Idoia Markaida eta Miren Etxebarria
  • Bizkaiko Gaiteroak
  • AIKO Taldea

20:00?? Mi carro bukatu behar dugula gogorazteko!

*ordutegiak, beti bezala, pokomasomenosekoak dira.

BAZKARIA

Bazkaltzeko, Trikitxotxeko lagunak, honako menua prestatuko digute:

  • Hasierako solomoa eta pernila edo entsalada hornitua
  • Txorizoa sagardo eran
  • Bakailao arraultzopila
  • Saihets errea tximitxurri saltzakin
  • Gazta, irasagarra eta intxaurrak
  • Kafea, ura, ogia eta antzinako txotx-aren berregitea, kupeletako sagardoarekin

BAZKARIRAKO IZEN EMATEA 30€ ORDAINTZEKO SAKATU HEMEN:

https://aiko.eus/agenda

Animatuuuuu!

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366