Dantza jauziak, elkarrekin, noski!
Berriak

Dantza jauziak, elkarrekin, noski!

Dantza jauziak taldean dantzatzen dira, elkarrekin, eta elkarrekin partekatzen dugu musika eta mugimendua, eta dantzan elkarrekin ikasteak eta elkarrekin egiteak elkartu egiten gaitu, eta horrela, modu anitzetan indartu egiten da gure taldea, lagun taldea, kuadrilla, elkartea, auzoa, herria, Euskal Herria...

Dantza jauziak taldean dantzatzen dira, elkarrekin, eta elkarrekin partekatzen dugu musika eta mugimendua, eta dantzan elkarrekin ikasteak eta elkarrekin egiteak elkartu egiten gaitu, eta horrela, modu anitzetan indartu egiten da gure taldea, lagun taldea, kuadrilla, elkartea, auzoa, herria, Euskal Herria... Dantzan elkarrekin egitea erronka bat ere bada eta horrek gure taldea indartu egiten du. Mutildantzak bezala... eta guk hori maite dugu, inportantea da biziki, horretan sinisten dugu... Gaur egungo gizarte hontan, arin bizi den, eta arinkeriz bizi den gizartean, sosieguz dantzan elkarrekin ikasteko tarte bat hartzea inportantea da guretzat.

AIKO Taldean, beti saiatu gara dantzan zure bidaide izaten, eta horrela da dantza jauzi, mutxiko edo saltuen kasuan ere. Aspaldi, On Migel Sagasetak jasotako tradiziozko dantza jauziak grabatu genituen URRASKA izeneko lanean. Eta dantza jauziak barnerateko, gure web orrialdean badituzu lagungarri diren bitarteko batzuk:

Horrela ba, animatu dantza jauziak barneratzen, ikasten eta "txuletarik gabe" dantzatzen.

Gure web orrialdean duzu behar duzuna laguntzeko:

https://aiko.eus/edukiak/diskografia/urraska

Erronkak beti merezi du!

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366