Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
aiko@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
DANTZA EGONALDIA URKIOLAN Martxoak 21-22 | AIKO
Dantza egonaldia Urkiolan
Berriak

Dantza egonaldia Urkiolan

Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa.

Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola hotel berriztuan, gure dantza txoko gozoa eraikitzeko aukera izango dugu asteburu horretan Jasone, Patxi eta hoteleko lankide guztiekin.

ARTETXEREN JOTATIK TIREKA

“Arratiako jota” izenarekin, batez ere, talde folklorikoen akademizazioaren aurretik hedatuta zegoen dantzatzeko modu herrikoi, aberats eta anitza izendatzen da. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, eta batez ere bertoko dantza maisua izan den Kepa Artetxeren lanari ezker, Euskal Herri guztian zabaldu zen “Arratiako jota” izenpean. Kepa gure dantza maisu eredua izan da, laguna, eta gure taldekide diren Larraitz eta Ainararen aita, eta Mertxe Arrienen senarra. Berarekin ikastaroren bat baino gehiago ere egin dugu, eta oraingo honetan, teknologiari esker, bere jota grabaketetik "tireka" jotaren inguruko hainbat kontu aztertu, ulertu, sistematizatu eta partekatzeko aukera izango dugu AIKO Taldeko irakasleen eskutik.

AIKO Taldeak 20 urte betetzen dituen honetan, zerbait berezia prestatu nahi izan dugu ospatzeko eta, bide batez, Kepa Artetxeri gure esker ona adieraztea pentsatu dugu guk dakigun moduan: dantzan.

PROGRAMA

LARUNBATA, MARTXOAK 21

LARUNBATA, MARTXOAK 21

  • 16:00-17:00. Ongietorria eta aurkezpena, eta kafetxo bat elkarri agurtzeko.
  • 17:00-20:00 Kepa Artetxeren dantzakera aztertzen eta sistematizatzeko proposamena

21:00 AFARIA

  • 22:30 Afalondoko dantzaldia AIKOPEKOrekin

IGANDEA, MARTXOAK 22

  • 10:00-13:00 Aiko dantza irakasleen eskutik jota eta porru ezberdinen dastaketa

14:00 BAZKARIA

NOLA MATRIKULATU

Ikastaroetan izena emateko:

https://aiko.eus/izen-emateak

60€ ekimenetan eta dantzaldian parte hartzea. 

Hoteleko egonaldia Urkiola Hotelean berton kudeatu behar du bakoitzak.

*18 eta 30 urte bitarteko gazteak DEBALDE izango dute matrikula, doan, musutruk, kittorik, baina ez hoteleko egonaldia.

OSTATUA

 Urkiola Hotelak egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza egonaldian izena ematen dutenentzat, besteak beste:

  • Ohe bateko, biko edo lauko gela/apartamentuetan lo egitea martxoaren 21etik (larunbata) 22rako (igandea) gauean
  • 21 larunbateko afaria
  • Igandean, hilak 22, gosaria eta bazkaria.

90 euro lagun bakoitzeko, bi otordu, ohea eta gosaria.

Izen ematea Urkiola Hotelean bertan egin behar du bakoitzak. 

Hona hemen telefonoa: 622589632

Plaza mugatuak dira. Benetan!

Partekatu

Erlazionatutakoak

Beste berriak

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

LEKEITIOKO DANTZAZALE EGUNA 2026 Maiatzak 9

Lekeitio herri bizi eta kulturalki aberatsa da, eta bere historian zehar musika eta dantzak presentzia berezia izan dute herriko bizitzan.

Irakurri
AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

AIKO Taldearen CD berriaren aurkezpena Urkiolan

Urkiola eta Sanantonioak AIKOzaleen biltoki izan dira sarritan, eta aurton, ekainaren 14ean, Sanantonio Errepetiziñoarekin batera, momentu egokia iruditu zaigu jai handi bat ospatuz, AIKO Taldearen azken CDa aurkezteko, ZEU izenekoa.

Irakurri
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Lehen Arratiako Ondare Astegoiena Areatzan ekainak 27-28

Arratiako Ondare Astegoiena ekimen berria da, 2026ko ekainaren 27an eta 28an Areatzan ospatuko dena bertoko udaletxearen laguntzarekin.

Irakurri
aiko@aiko.eus
Kontaktu formularioa