Dantza asteburuak. Jotak (etabar) Catalunyan
Berriak

Dantza asteburuak. Jotak (etabar) Catalunyan

Ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den asteburu bat.

Ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den  asteburu bat. Lehenengoa azaroaren 9 eta 10ean izango da Zarautzen  eta datorren urteko otsailean eta maiatzen izango dira hurrengo biak aurrerago zehaztuko ditugun herrietan.

“Dantzaldi weekend” horien asmoa argia da: estilo tradizionalean dantzan ibiltzearen ariketa osasungarria egin nahi duten pertsona guztiak biltzea larunbateko arratsalde-gauan eta igande goizean. Parte-hartzaileek aukera izango dute antolatuko ditugun ikastaro, tailer, hitzaldi eta dantzaldietara joateko; horietan, AIKO-ko dantza eta musika maisuez gain, abagune bakoitzerako gonbidatuko ditugun espezialista ezberdinek ere hartuko dute parte.

Horrela, azaroaren 9 eta 10eko astebururako Catunyako “A tempo” taldekoak datozkigu bertoko dantzamoldeak gurekin lantzera. Aiko eta A tempo taldeak gauza asko partekatzen ditugu, baina batez ere, tradiziozko jotaren inguruan eta alde egiten dugun lana; eta hori izango da asteburuko abiapuntua beste dantza batzuk ere lantzeko asmoarekin (ball pla, ball rodó, etabar).

A tempo:

  • Francesc Tomás Aymerich “Panxito”, musikaria, konposatzailea, ikerlaria eta musika maisua.
  • Lídia de Mena Arch, dantza irakaslea eta koreografoa.
  • Joan Munté Domènech, dantzaria eta dantza maisua.

Azaroak 9 larunbata

  • 17:00 Harrera eta ikastaroaren hasiera

Afaria, eta afalondoan dantzaldia

Azaroak 10 igandea

  • 10:00 Ikastaroa

Bazkaria eta agurra!

Zarautzen antolatu dugun lehen Dantza Asteburuaren prezioa 50 euro da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat; eta bertoko aterpetxean afaldu, lo egin, gozaldu eta bazkaldu nahi duenak beste 40 euro ordaindu beharko ditu. Hau da, parte hartzea soilik 50 euro, eta parte hartzea + jana eta loa 90 euro.

Izena emateko diru sarrera egin izen abizenak emanez Kutxabank-eko honako kontuan (titularra:  AIKO taldea):

2095  0233  11 9111124111

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366