Dantza asteburuak. Jota Arratian
Berriak

Dantza asteburuak. Jota Arratian

Dakizuenez, ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den asteburu bat.

Areatza (Villaro)

Hotel Balneario Areatza

2014 Otsailak 15 eta 16

Dakizuenez, ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den asteburu bat. Lehenengoa azaroaren 9 eta 10ean izan genuen Zarautzen Jota (etabar) Catalunyan lema pean, eta oraingoan jotarekin ere bai, baina etxera gatoz, gurera, Arratiako bihotzean dagoen Areatzara.

 “Dantzaldi weekend” hauen asmoa argia da: estilo tradizionalean dantzan ibiltzearen ariketa osasungarria egin nahi duten pertsona guztiak biltzea larunbateko arratsalde-gauan eta igande goizean. Otsaileko honetan barriz, eskeintza bikoitza dugu; bakoitzak bere neurrira aukeratu dezan aukera birekin gatoz (asignaturas optativas, jajaja):

a) apaindurak eta inprobisazioa jotan.

HELBURUA: Jotak sormenerako eta jolaserako dituen baliabideak aztertu, ikusi eta frogatu.

NORENTZAT: Hainbat urtetan jota dantzan daramatenak + apaindura edo adornoak egiten ikasi nahi dutenontzat + urratsekin, egiturekin eta musikarekin batera inprobisatzen ikasi nahi dutenentzat.

EDUKIA: jotaren egitura erritmikoa eta bere ezaugarriak; oinarrizko puntuak; apaindura modu nagusiak; egitura ezagunekin jolasean; egitura berriak sortzen; inprobisazio erritmikoa.

b) jotaren fundamentuak

HELBURUAK: Jotaren fundamentuak aztertu, ikertu eta landu, A-tik Z-ra.

NORENTZAT: Jotan dantzan trebe zein hasberrientzat, hau da, jotazale/dantzazale den edonorentzat. Jota ikasteko eta irakasteko baliabide berrien bila dabilen dantza maisuarentzat.

EDUKIA: jota sistematizatzen; jotaren erritmoa ulertzen; jotaren kontestu koreografikoa; jota lantzeko ariketak; gorpuzkera eta keinuak.

Ikastaro biak aldi berean emango dira, horretarako talde bitan banatuko garelarik. Ekimen batzuk elkarturik ere egingo ditugu.

EGITARAUA

Otsaialk 15 larunbata

  • 16:00 Gelen banaketa, izen ematea (check-in), Areatzako Hotel Balnearioan. Gelak, bikoitzak dira, ohe bikoak.
  • 17:00 Aurkezpena Areatzako Udaletxean eta  ikastaroen hasiera: a) apaindurak eta inprobisazioa jotan eta b) jotaren fundamentuak.

Bukatzean dutxa, afaria eta afalondoko guatekea (oraingoan bai...).

Otsailak 16 igandea

  • 10:00 Ikastaroa
  • 12:30 Kepa Artetxerekin dantzan.

Bukatzean dutxa bazkaria eta agurra!

Areatzan antolatu dugun Dantza Asteburuaren prezioa 50 euro da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat; eta bertoko Hotel Balneario Areatzan afaldu, lo egin, gozaldu eta bazkaldu nahi duenak beste 40 euro ordaindu beharko ditu. Hau da, parte hartzea soilik 50 euro, eta parte hartzea + jana eta loa 90 euro.

Izena emateko:

  • izen abizenak eta mugikor zenbaki bat emanez + aukeratutako ikastaroa zein den (a-apaindurak eta inprobisazioa jotan, ala b-jotaren fundamentuak) zehaztuz e-mail bat igorri info@aiko.eus helbide elektronikora.
  • diru sarrera egin izen abizenak emanez Kutxabank-eko honako kontuan (titularra:  AIKO taldea):

2095  0233  11 9111124111

PLAZA MUGATUAK IZEN EMATEAREN ARAUERA BATEZ ERE HOTELEAN

Partekatu
Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366